Teknopolis

Teknopolis telebista programak ibilbide luzea du. ElHuyar fundazioak bultzatuta dago eta 5 urte daramatza pantailan, 2007 urtetik gora hasita. EITBan botatzen da, larunbat guztietan arratsaldeko 16:00etan eta igandeetan errepikatzen da ETB2an goizeko 11:00etan. Ordu t´erdiko saio honetan zientzia eta teknologiari buruzko dibulgaziozko erreportaje txikiak  ikusteko aukera ederra dugu, gainera iraupena egokia ikasgelan lantzeko. Puntako gaiak agertzen direnez eta beti Euskadiko azken ikerketekin loturik, eskola-arloak beste ikuspuntu desberdinetatik aztertzea baimentzeaz gain, gure ikasleei zientzia eta teknologia hurbil daudela konturatu ahal dute. Teknopolis programa guztiak Internetean ere ditugu gure web-orrian (blog, Moodle...) partekatzeko aukerarekin. YouTubeko kanalean ere batzuk.

Hasierako orrian beti azken saioa ikus dezakegu eta erreportajeak bana banan ikusi (eta txertatu) ahal ditugu. Saio guztiak bilatzeko hegala bere ondoan kokatzen da eta eskerreko zutabean atal desberdinak, hau da, pil pilean dauden gaiei buruzko erreportajeak, pertsona edo zientzialari famatuekiko elkarrizketak, Euskadin garatzen diren ikerketak edo enpresen lanak, monografikoak, minutu gutxiko pilula informatzaileak, Ktek (kirola eta teknologiaren arteko harremanak), bideobloga eta gertu dauden informazio zientifiko teknikoak. Atal bakoitzean klik egiten, gaika bilatzeko posibilitatea irekitzen da (osasuna, ingurumena, fisika, kimika, matematika...)
 -----------------------------------------------------------------------------------------------------------------
El programa de televisión Teknopolis, impulsado por  ElHuyar fundazioak,  lleva desde el año 2007 en pantalla  y se emite todos los domingos por la mañana. Consta de pequeños reportajes dibulgativos de actualidad científico tecnológica y próximos a la realidad de Euskadi , por lo que son muy adecuados para usar en el aula. Los programas, divididos en apartados, están en  Internet y en  YouTube  para poder insertarlos en nuestra página Web. Reportajes, monográficos, entrevistas, tecnología y deporte...
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

"Pilula" honetatik abiaturik, ikerketa bat martxan jartzea ez dago gaizki pentsatuta, ez da?


Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan