Ikasbloggak 2012

Urtero bezala ekainean gaude eta Ikasbloggak ekimena abian jarri da berriro  ikasturtea ondo bukatzeko. Bilboko Ingenieritza Eskolan hurrengo 26an ospatuko da, aurtengo leloa “Mugarik gabe ikasi” izanik.   Programak ekintza berriak barneratzen ditu, goizean, ohikoa denez, hitzaldi bat izango dugu, Industrial-eko EOI DIGITAL-eko Zuzendaria den Tíscar Lara-ren eskutik:  Más allá del aula: la red como laboratorio de aprendizaje informal. Segituan, LH eta BHko esperientziak. Arratsaldez eta  “datorren ikasturteari begira” izenbururekin, hiru jarduera gehiago programatuta daude, Hamaika Haizetara proiektua, Hezkuntza Sailako materialen aurkezpena eta irakasle guztien partaidetza sustatzeko bi aukera politak: “zure bloga erakutsi” eta “komunikazioa” aurkezten. Azken hauetan parte hartu nahi baduzue formularioak bete eta zuzenean bidali . Anima zaitezte, asko gara eta!

 Informazio osoa eta izenematea:  Ikasbloggak

 Eskola 2.o, IKT eta gaitasun digitalaren garapenean interesatuta dauden irakasleen topagune bikaina da, ez galdu aukera!

En castellano

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan