Google Zientzia Azoka / Feria de las Ciencias Google

Pasa den urtarrilean II. Google Zientzia Azokaren berri eman nuen eta oraingo honetan lehiaketaren emaitzarekin nator. Hurrengo Web-helbidean 15 finalisten lanak ikusteko aukera dugu, haien artean Logroñoko  Batalla de Clavijo institutuko 3 ikasleena, bere irakasle  Antonio Guillén, etengabeko gidaritzarekin. Haiek aspalditik hasita zeukaten  proiektua,  Viaje al interior de una gota de agua, aprobetxatu dute ekimen honetan parte hartzeko.  Bizitza gure planetan uretan sortu dena kontutan harturik,  ingurune honetan bizitzen diren mikroorganismoak aztertzen hasi ziren,  ekosistema txiki honetan eskala handiagoan gertatzen dena behatu ahal deneko hipotesia izan dute gure ikasleek. 60 herritako ura-lagin aztertu dituzte, ura egoera desberdinetan,  bioindikatzaileak identifikatu eta, hauen arabera, uren kalitate mailak sailkatu dituzte. Argazki-bilduma itzela egin eta gero Internetean kokatu dute gida batekin lagundurik. Proiektu osoa: La vida oculta del agua

Irabazlea Swazilandiako bi ikasleen proiektua izan da: metodo hidroponikoak beren ekonomiara egokituta.

Beste proiektuen gaien artean ondorengoak ditugu: Pantaila 3D, kotxeek emititzen dituzten gasen azterketa, laborantza baserri bertikaletan, ura aurrezten duen komuna, erregaien birziklapena, eguzki-panel orientagarriak, bihotza auskultatu sakeleko telefonoaren bidez, bideojolas hezitzaileak,  bularreko minbiziaren detekzio goiztiarra...
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Ya se han decidido los 15 proyectos finalistas y el ganador de la Feria de Ciencias Google este año. Entre ellos está el de tres alumnos del IES Batalla de Clavijo de Logroño que, junto con su profesor Antonio Guillén, ya llevaban tiempo estudiando los microorganismos que habitan en las aguas dulces de más de 60 localidades. El proyecto es: La vida oculta del agua.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan