Teknoskopia lehiaketaren lanak

Teknoskopia lehiaketaren azkoa ospatu da maiatzaren 4an EHUko Bilboko Areetoan. Finalera heldu diren proiektu teknologiko guztiek beren lanak  erakutzi dituzte eta han bertan irabazleek bere saria hartzeko aukera izan dute. Aurten ondorengoak izan dira:

Proiektu onenentzako sariak:
  • Ikerketa-proiektua: Gikore Proiektua (Karmengo Ama, Amorebieta-Etxano). DBHko 4.maila. Rwandako herri txiki bateko elikadura segurtasunari buruz doa eta batez ere, soluzio jasangarriak ematea .  Pdf
  • Proiektu teknologikoa: Ukipen plano digitala (Axular Lizeoa, Donostia).Batxilergoko 2. maila. Eraikin ezagunetan orientazio ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako sistema.  Pdf
 Komunikazioaren sariak:
  • Ikerketa-proiektua: Alergenoen kontrola (Lauro Ikastola, Loui). DBHko 4.maila. Ikastolako jantokiaren behaketa eta galdetegi ezberdinen azterketa ondoren,  elikagaien alergenoen detekzio- metodoa egin eta bi proposamen sortu dituzte kontrolatuak izateko: QR kodea eta katatzaile elektronikoa. Pdf
  • Proiektu teknologikoa: Denboraz besteko mugikorra (Hernani BHI, Hernani). Batxilergoko 1.maila. Gure telefono mugikorraren ikerketa. Pdf
 Sari potoloak izan diren arren (Tabletak, Tecnalia korporazioaren zentro teknologiko bateko ikertzaileen lana bertatik bertara ezagutzeko egonaldi bat eta Elhuyarren produktu-sorta) sari onena partehartzea da beti eta, batez ere, proiektu baten atzean dagoen aldaketa metodologikoa.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan