Gaitasun digitala zientzia arloetan: irakasleen ekoizpenak

Pasa den otsailan GARATU ikastaro bat bukatu dut: Gaitasun digitala zientzia arloetan eta material guztiak Sites batean kokaturik geratu ziren. Ikastaroen formato berrietan  prestakuntza ez da batere teorikoa, tailer moduan ematen da eta gero ikasgelan garatzeko ekoizpen txiki bat egiteko planteatzen zaie ikasleei.  Beraz, hemendik hona ikastaroa egin zuten irakasleek hainbat lan bikain garatu dute beren institutoetan eta jarrita daude Internetean.  Bi Sites (DBHko 1 eta 4. maila), lan idatzi zoragarri bat (Iurretako landare bilduma), ikerketa jarduerak (lotura kimikoa, mineralak eta harriak, erreakzio abiadura, norabide bereko indarren erresultante, molekulak eta laborategiko bat), unibertsoen gaia bideratzeko horma-irudi digitala,  pila voltaikak simulazioen bidez  eta arbela digitalean lantzeko jarduera eta I love atom ikas- sekuentziako ikasleen lan batzuk. Mila esker irakasle hauei  beren lana gurekin partekatzeagatik.

Irakasleen ekoizpenak


Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan