Entradas

Mostrando entradas de abril, 2012

Geolodia: gure geologiaren balioak ezagutzeko urteroko hitzordua

Imagen
Geolodia 12 gure geologiaren eta geologoaren lanbidearen balioak ezagutarazteko eguna da eta maiatzaren 6an ospatuko da Lurralde guztietan hainbat ekintzen bidez. Ekintza dibulgatiboak izango dira eta, haien artean, irteera didaktikoetan ere partehartzeko aukera dago, erakunde eta elkarte zientifikotako kideen eskutik gidatuta. Helburuak,  gure ondare geologiko aberatsak ezagutarazteaz gain,  gazteengan bokazio zientifikoak sustatzea ere da.


Bizkaian Bilboko itsasadarraren ezkerreko aldean dagoen meatze-ingurunea ezagutu ahal dugu; Araban, Gasteiztik Arabako Errioxara bitarteko ibilbidea egin dezakegu eta Gipuzkoan, maiatzaren 20an Aralar mendilerroa ezagutzeko aukera izango da. Programa osoa, kartelak eta izena emateko posta elektronikoak: IREKIA Euskadiko PIG-en mapa deskarga Euskadiko mapa geologikoen deskargaLuberri: geologiaren ikasgunea
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
El próximo 6 de mayo se …

Zientziarbela: berritzegunekideon lankidetza proiektua

Imagen
Zientzia Arbela orain dela bi urte hasitako proiektua da. Eskola 2.0 programa Bigarren Hezkuntza sartzear zegoen eta ZT eremuko aholkulariok, nork bere Berritzegunean, gure prestakuntzaren euskarri bezala antolatu genuen. Hasiera batean gure helburu nagusia arbela digitalerako baliabideen bilduma eskaintzea zen, baina, denboraren poderioz, gai honekin lotuta zeuden beste atal batzuk gaineratzen joan garenez, oso web-orri potente bihurtu da gure arloetan kontsultak egiteko eta, aldi berean, aholkularien arteko lankidetza proiektu. 
Beraz, nik uste dut hemen zehaztasunez aipatzea merezi duela,  zabalkuntza gehiago emateko asmoarekin. Hara noa: Natur Zientziak-DBH1/Natur Zientziak-DBH 2 / Matematika- DBH1/Matematika-DBH2 :: Sites-aren atal nagusiak, gai kurrikularretik abiaturik, banan banan, gai bakoitzerako baliabide interaktiboen bilduma aurkituko duzue, eduki komunak barne . Etengabe gaurkotzen ari da.Zer da arbel digitala?:atal honetan arbel digitalean aritzeko ildo orokorrak aipa…

Partekatutako estekak martxoan eta apirilean

Imagen
Gero eta gutxiago idazten dut hemen. Ez pentsa komentatzeko edukinak ez daudela, baizik eta blogak protagonismoa galdu du sare sozialei pasoa emateko. Orain arte nire helburu nagusia baliabide, materialak eta proposamen didaktikoak zabaltzea izan da eta gaur egun betetzen da soberan Facebook edo Google + ean jartzen ditudanean. Zientziaberri 2006an jaio zen, etapa batzuetatik pasatu du eta bere lehendabiziko helburua bete duela uste dut. Hemendik aurrera erabiliko dut gehien bat nire  lanak eta proposamenak zabaltzeko, beraz, maiztasun gutxiago izango dute sarrerek  eta bakarrik noizean behin, beste tokitan gomendatzen dudana hau bezalako sarrera bakarra baten bidez agertuko da. 
Cada vez escribo menos en este blog, no porque no lo lleno de contenidos, sino porque ha perdido protagonismo para pasárselo a las redes sociales. Hasta ahora mi objetivo principal ha sido  difundir recursos, materiales y propuestas didácticas y ésto hoy en día lo hago a través de Facebook y Google + .  Zient…

Diapositiben aurkezpenak / Presentaciones de diapositivas

Imagen
Orain dela gutxi, bi sarreretan,  irudiak eta antolatzaile grafikoen erabilera  didaktikoaz ari nintzen. Oraingo honetan beste bildumatxo bat aurkeztu nahi dizuet, beharbada irakaskuntzan gehien erabiltzen dugun baliabidea: diapositiben aurkezpenak. Programak erabiliz edo on line  eginez, dudarik gabe, edozertarako balio dute: gai bat klasean aurkeztu ahal dugu, gure ikasleen lan baten ekoizpena izan ahal da, Jardunaldi batean esperientzia kontatzeko balio zaigu...

Klikatekla wikiaren esteka honetan informazioa duzue, erabilera didaktikoa, aplikazioak eta beren tutorialak, baita diapositibak erakinkorrak garatzeko eta komunikazioa hobetzeko aholkuak ere.

Kiklatekla: diapositibak En Castellano

Amazings zientziateka

Imagen
Zientziaren dibulgazioari buruzko ekimen berri bat antolatu dute EUSKAMPUS  , Kultura zientifioren Katedra  eta Bilboko Alhóndiga bere "Yes Future" programazioaren barnean. Oraingo honetan, apirilaren 25ean, 18:30etan Alhondigan bertan hitzaldi-ziklo bat garatuko da - Amazings Zientziateka - hurrengo programarekin:
Aurkezpena:Juan Ignacio Pérez Iglesias ( Kultura zientifikoaren Katedra) eta Javier Peláez ( Amazings)César Tomé: “Deconstruyendo la tabla periódica”Natalia Ruiz-Zelmanovitch: “¿Por qué Marte está de moda?”Jose Manuel López Nicolás: “La ciencia en la cosmética o el triunfo de lo absurdo”
Partehartzea murriztuta dagoenez, joan nahi baduzue ondorengo e-mailera jo: info@guk.es

En castellano pulsando "más información"

Matematikaren baliabideak biltzen dituen gune berria / Nuevo centro virtual de recursos de matemáticas

Imagen
OEIk gune kolaboratibo berria Internetean jarri du matematikari begira. Toki birtual honetan irakasleok IKT ikasgelan erabiltzeko materialak eta baliabideak aurkituko ditugu. Baliabideak  atal batzuetan antolatuta daude eta ikas-mailaren arabera: blogak, ikas-unitateak, bideoak, dokumentuak, appletak, software, Web-orriak eta abar. Edozein irakasleek bere aportazioak egin ditzake edo iruzkinak idatzi.
Centro de recursos virtual de la EOI
En castellano pulsando "más información"

Tekisuto

Imagen
Izenburu japoniarra honenpean ( "testua" da bere itzulpena)  bi irakasleen proiektu ederra dugu. Lorenzo Chicón-ek eta Juan José Romerok aspalditik curriculum material interaktiboen ekoizleak izan dira eta orain dena proiektu batean batu nahi dute. Horretarako Tekisuto web-orria garatu dute, alde batetik blog moduan berri zientifikoak emateko eta bestetik, bere materialak estekatzeko:
1º de ESO:  Natur zientzietako gai guztiak inteaktiboak.  Ikas-jarduerak pdf koadernoa batean daude, ActividadesEl boquerón : antxoari buruzko ikas unitatea, ekologia, anatomia, ekonomia eta gastronomia ere baiUn largo viaje: Ura da baliabide honen gaia DBHko 1. mailan lantzeko MRU  / Dinámica: DBHko 4. mailarako fisika-simulazioak La corona de Hierón: Arkimedesen printzipioa lantzen duen ikas-materiala

Tekisuto
Tekisuto Facebook

 En castellano pulsando "más información"

Science & Maths

Imagen
Carmen Lázaro irakasleak  DBHko 1. mailan zientziak eta matematika ematen ditu IES Itacan, eremu batean globalizaturik eta ingelesez. Erabiltzen duen lan-metodologia bere Sitesean azaltzen digu, begirada bat botatzea interesgarria da.
Norberako lana eta talde-lana kontutan hartzen dituIniziatiba eta partaidetza sustatzen dira, ikaslea benetako protagonista da IKT-tresnak erabiltzen dituzte (Sites, Google docs, txat...) Ikasleek arloen arteko lan proiektuak garatzen dituzteIkasleen ekoizpenak ikasgelan aurkezten dira Ikasleen lanak blogean argitaratzen dira ikasgelako eguneroko moduanIkasleek berri zientifikoen komentarioak egiten dituzte eta artikuloak biltzen dira ikasturtearen amaieran liburu oso bat egitekoEbaluazioa norberako portafolioen bidez garatzen da
Science & Maths IES Itacaren beste web batzuk Eskola 2.0 II.Jardunaldian aurkeztutako ponentzia Ikasle batek elkarrizketatzen du
En castellano pulsando "más información"

Formulazio birtuala / Formulación virtual

Imagen
Formulazioa agian, gorroto handia sortzen duen gai kimikoetariko bat da, baina aldi berean guztiz beharrezkoa materiaren zokoak ondo ulertzeko. Ikas-unitate elektroniko honek bidea erraztearen helburua du: A formular!, ITEk saritutako material azken 2011ko deialdian. 
Nacho Cloquell teknologiako irakaslea da bere egilea, jada beste deialdietan parte harturik material ederra aurkezten (WebQuesta  La casa inteligente adibidez).  Formulazioari buruzko honek 5 atal ditu:  oinarrizko kontzeptuak ( taula periodikoa, nomenklatura...) oxidoak, hidruroak, hidrazidoak eta gatz binarioak. Nomenklatura eta formulazioa hiru sistemetan ematen da beti: sistematikoa, Stockarena eta tradizionala. Ikasleei zuzenduta, atal bakoitzean kontzeptu teorikoak, pausoz pauso azaldutako adibideak, ariketak eta ebaluatzeko galdesortak dituzte, autoebaluazioa egiteko aukerarekin. Ariketak  paperez inprima dezakegu eta aplikazio osoa deskargatu ahal dugu.



A formular!

En castellano pulsando "más información"…