Naturgaiaren material saritua: Darwinen teoria

Naturgaiakideek material berri bat ateratzen duten bakoitzean, blog honetan beti toki bat izango du komentatzeko, are gehiago, kasu honetan bezala, materiala saritua izan denean.
Darwinen teoriaz ari gara. Baliabideak hiru zatitan banatuta dago non eboluzio-teoriaren hastapenak, garapena eta azalpena garatzen diren. Atal bakoitzean animazioak eta ikas-jarduerak ditugu eta, ohikoa denez,  gida didaktiko batekin lagunduta datorkigu. Beti bezala, diseinu aldetik bikaina, oso erakargarri ikasleentzat. "Migel Altzo" 2011eko Saria lortu du. Ez da Naturgaiak lortzen duen lehenengoa ( "Berde-berdea" proiektuak 2009an izan zuen ere bai) eta ez da azkena izango, ziur.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan