Lankidetza proiektuak: Hamaika Haizetara eta Callejeros científicos

Iaz oso arrakasta handia lortu zuen proiektu baten berri izan nuen Blogge@ndo kideei esker: "Callejeros literarios". Lankidetza proiektu honetan ikasleek, bere herri edo hiria aztertzen, literaturarekin zerikusirik dituzten kaleen izenak aurkitu, aztertu eta, Google Maps aplikazioaren bidez, geolokalizatzen dituzte. Iazko deialdian 29 ikastetxek hartu zuten parte eta lan ederrak formato desberdinetan burutu dituzte. Euskadin, adibidez, ondorengoak ditugu: Bilbao (Martin de Bertendona BHI) ,   Durango (Fray Juan de Zumarraga BHI),  Enkartazioak (Güeñes BHI), Galdakao (Bengoetxe BHI), Mungia ( Mungia BHI)  eta Gasteiz (Koldo Mitxelena BHI) .

Eta guzti honek zientzia edo matematikarekin zer? Beno, orain ideia bera sortu da gure arloetan, hau da, herriko kaleak aztertzea izenburu zientifiko, matematiko edo teknologikoen bila, "Callejeros científicos" . Informazioarekin ondorengo proposamen didaktikoa dator:
  • Kaleei izenburua ematen dien zientzialarien informazioa bilatzea
  • Biografia prestatzea eta friso kronologiko batean isladatzea.
  • Izenburu guztiekin eta pertsonaien informazioarekin ibilbide didaktiko egitea eta mapa batean kokatzea
  • Lana beste ikastetxeekin partekatzea wiki honetan
Izena emateko epea pasatuta dagoen arren (hau agian ez da egia, antolatzaileekin konektatuz beharbada aukera dugu oraindik) , ideia guztiz aprobetxagarria da orain parte hartu ahal dugun beste proiektu batean parte hartzeko: HAMAIKAK HAIZETARA, Eskola 2.0 programak bultzatzen duen lankidetza proiektua . Honetan hiriaren azterketa osoa egiten da ikuspuntu desberdinetatik eta jarduera pilo, gida didaktikoa eta baliabide ugari eskaintzen dizkigute aurrera eramateko oso erraz. Baldintza bakarra DBHan bi arloetako irakasleen parte-hartzea da, adibidez natur zientziak eta matematika

Nire partetik animatzen zaituztet eta laguntza nahi baduzue,  proiektu beraren web-orriaz gain, "Zientziak paseatzen dugun bitartean " lanean proposamen zehatz asko dituzue ikasgelan bertan garatzeko. 

Información de este proyecto en castellano



Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan