Irakurtzearen garrantzia

Diagnosi- ebaluazioak,  PISAk, gaitasunen sistemak...irakurmenari garrantzia handia ematen diote. Behin gai hau ikutu nuen sarrera batean, eta iritzi bera mantentzen dut, hau da, hizkuntz gaitasuna lantzeko ikas-jarduera esangurantsuak eta integratuak egin behar ditugula ikasgelaren dinamikan bertan eta ez aparte, hots, "testu zientifikoak edo matematikoak" irakurtzen eta aztertzen klasiko moduan, testuen analisia egiteko helburu nagusiarekin.

Baina, hala ere, ez diot arloetan orokorrean edo beste ikastetxeetako tokietan irakurmena lantzeari uko egiten. Ikastetxe bakoitzak bere irakurmen-plana izan beharko luke eta honen barruan bai hartzen duen garrantzirik testu mota desberdinak izatea, beti proposamen didaktiko batekin lotuta, noski, Jakintza Ikastolak duen "Bikoteka irakurtzen" bezalako batekin, adibidez.  Zentzu honetan, aipagarriak dira Berritzegune Nagusiak atera dituen materialak (irakurketa lantzeko orientabideak) eta, hauen barrentzen, aurkitu ditudan web-helbide berri batzuk nire bilduma propiari gaineratzeko. Dokumentuan ikasleek irakurketa eraginkorra egiteko behar dituzten gaitasunak garatzen laguntzeko proposamen ugari aurkitzen ditugu, niri gustatzen zaidan ildoan. Gomendagarria. 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan