Aula aldizkariaren monografikoa: Matematika eta oinarrizko gaitasunak

Otsaileko AULA aldizkariaren aleak matematika eta gaitasunei buruzko monografikoa dakar, oso artikulo interesgarri eta gomendagarriekin. Ideia batzuk bereizten ditut:

Santiago Fernándezek  eta José Manuel Lópezek matematikako oinarrizko edukinei buruz hitz egiten digute:

Matematika-curriculumak zahartu da, aspalditik osagai bereak ditu: aritmetika eta kalkulo ugari, algebra nahikoa, geometria pixaka bat eta ezer ez estatistika eta probabilitatea. Ondorioz, edukin berrietako proposamen didaktikoak ezagutzean eta sakontzean  kokatu behar da irakasleen prestakuntzaren zati handi bat. Ohiko oinarrizko edukien kontzeptua aldatzen dabil, orain hausnarketa sakona jaso behar du. Guzti honek kriston arronka supozatzen du, matematika berria eraiki matematikako ideia zahar hauen gainean.

Gaitasun matematikoak hartzen du bere zentzua elementu matematikoak eguneroko egoereei aurrera egiteko erabiltzen ditugunean. Ikasleentzako ikas-jarduera erabilgarriak eta funtzinalak zeintzuk dira? Adibide batzuk testuinguru desberdinetan: telefono-deien kostua kalkulatzea (pertsonala), E.coli bakteriaren hazkundea (eskolakoa) eta gaixotasun bat hartzeko probabilitatea (soziala)

María Galdeanok eta Maite Gómezek (Ikastolen Elkartea) bi artikulotan zehar aldaketa metodologikoa eta ikas-sekuentzia hartzen dute gaia
 
Gaitasunen ezaugarri nagusia da , egoera baten aurrean, ikasleek baliabide desberdinak jokoan jartzea. Irakaskuntza klasikoaren galdera  betidanik izan da: ikasleak ikasi duena zein egoeretan erabiliko du? Eredu konpetentzial batean galdera izan beharko lirateke: egoera ezagun baten aurrean, zer jakin behar dute ikasleak irtenbideratzeko? Erantzun metodologikoa "matematizazio-prozesua" bultzatzen duten atazak edo ikerketak planteatzean kokatzen da
Ebaluazio-praktikak egokitzea eta ikaskuntzaren erregulazioa ezinbestekoak dira. Ikas-sekuentzia baten eredua erakusten digute.Ikas-sekuentziaren hasierako fasean sakontzen dute, oso garrantzitsutzat hartzen dute irakasleak bere logika  ikasleengana hurbiltzen duen fasea delako.Horretarako hiru ikas-jarduera mota proposatzen dituzte: testuinguratzea (zein da, zure ustez,  sekuentzia honetan tratatuko dugun gaia?), esploratzea ( adibideak aztertu bideo edo irakurmena baten bitartez, autoerregulazio tekinika bat erabiliziz...) eta planifikatzea ( egoera problema ematen da eta irtenbideratzeko planifikazioa egiten dute)

Enrique Hernandok gaitasun matematikoa garatzeko ikasgelako esperientzia azaltzen digu DBHko 4.mailan

Lehendabiziz, ikasleek praktikatzen dute formularen aldagaien bakantzen. Gero, Excel programaren bidez, kono baten bolumena kalkulatzen dute. Programa berarekin irtenbideratzeko egoera problematikoa bat proposatzen zaie: BEZ  eta erosketen publizitate-kanpaina. Azkenean, gai pertsonala hartzen da ikertzeko: 3.ebaluazioan atera behar duzun nota kalkulatzen dute, ikasturte osoko kalifikazioan  nota zehatz bat atera nahi badute.

Juan Emilio Garcíak hezkuntz gaitasunaren garapenaz berba egiten du

Matematikan hizkuntz gaitasuna etengabe erabiltzen da, matematika bera ideien komunikabidea dela pentsatzen badugu. Estrategia pilo ematen ditu: klaseko koaderno eguneroko bihurtu, talde-jarduerak proposatu, eztabaida eta prozesuen berbalizaioa sustatu, bibliografia matematikoa landu, dokumentu idatzien aztertu eta ekoiztu, ikas-jarduera bakoitzean ahozmena eta idazmena parekatu, testuak "matematizatu" (literatura, prentsa, komikiak), problemak asmatu, definizioak birmoldatu...
Baita adibideak ere: testu literario batean oinarrituta, saskibaloi partidu baten azterketa eta botiken erabilera-orriarekin landu.

Constantino de la Fuentek beste esperientzia polit bat adierazten du zenbaki irrazionalak lantzeko DBHko 4.mailan

Burgoseko katedralaren baranda aztertzen da Geogebra programarekin, elementuen arteko proportzioak  ikertzen. Honi buruzko problema batzuk proposatzen zaizkie ikasleei, eredu matematikoak identifikatzeko helburuarekin. Azkenean ikerketa bat egin behar dute: behin patroi batzuk bilduta, baranda modelizatzeko eredu matematiko bat garatzen dute.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan