Irudiak / Imágenes

"Irudi batek mila hitz baino gehiago balio du" . Behin baino gehiagotan  esaldi hau entzuten da  irudien argibide-poterea adierazteko.  Nire ikasle garaiko testu-liburuen ezaugarrietariko bat, hain zuzen ere, marrazki, eskema edo irudi gutxi barneratzea izan zen. Are gehiago, 1980.hamarkadako argitalpenak irudi edo argazkiak gehitzen hasi zirenean, irakasle batzuen kezkarik nabarmena irudiek testuari tokia kentzen ziotela zen eta , bai irakasle, bai guraso batzuen ahoetan  maiz entzuten zen, mespretxuz esanda,  " gaur egungo testu-liburuak argazki baino gehiago ez dutela".

Egun irudien mundua bizi garela argi dago, batzuei  gustatu ez bazaie ere, inori bururatzen zaio pentsatzea irudirik gabeko eskolako-lanaz. Bai ikasleek, bai irakasleok, hezkuntzan unibertsoa zabala dugu  edozein kontzeptu edo ideia irudikatzerakoan eta, zentzu honetan, tresna digitalek ezinbesteko laguntza ematen digute. Beraz, Kiklateklaren atal bat irudien erabilera didaktikoari eta aplikazioa digitalei eskaini diet:

  • Gure argazki edo irudien kudeaketarako sistema nagusiak
  • Irudiak editatzeko aplikazioak
  • Avatarrak, logotipoak, fabikonoak ...
  • Mosaikoak
  • Erabiltzeko irudi libreak

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan