Antolatzaile grafikoak / Organizadores gráficos

Hezkuntzan informazio ugari erabiltzen dugu eta betidanik informazio hau antolatzeko teknikek garrantzi handia izan dute. Antolatzaile grafikoen bidez, informazioa modu ikusgaiagoa antolatzen da, kontzeptu eta ideia nagusiak nabarmentzen dira eta haien arteko harremanak agerian geratzen dira. Era honetan, ikasleak bere ezagupena eraginkorragoa ordenatzen du , nolabait, pentsatzen duena "ikusgai" egiten du eta ikasten ikasteko ezinbesteko metodoa da. Antolatzaile grafiko pilo daude, klasikoetatik (eskemak, organigramak, zikloak...) modernoetara (kontzeptu-mapak, horma- irudi komunak...) eta orain, Sareari esker, on line egin dezakegu baita elementu multimediarekin aberastu ere.

Gainera, askotan ez da beharrezko erregistroa egitea, zuzenean lan egin dezakegu, beraz,  arbel digitalean erabiltzeko ezinbesteko tresnak. Nire wikian, KLIKATEKLA-n , erabilera didaktikoa eta aplikazioen bilduma bat egin du, ea aprobetxagarria den.

Klikatekla: Antolatzaile grafikoak 
En castellano


Comentarios

  1. Hau ez al da PREZI bezalako zerbait aurkezpenak egiteko?

    ResponderEliminar
  2. Digitaltasunean batzuetan aplikazio desberdinen bidez emaitza bera lortzen dugu. Prezi, nahiz eta diapositiben aurkezpenak garatzeko tresna den, benetan bere diapositiben antolamendua "buru-mapa" bezalakoa geratzen da. Mila esker Raimundo

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan