Tailerra: Ikas-sekuentziaren diseinua

Pasa den astean, nire kidea Ana Basterra eta biok  Murtzian egoteko aukera ederra izan dugu, prestakuntza bat ematen. Bi egun segituan zehar egon ginen gaitasunei buruz berba egiten eta eredu berri honetara moldatzen den ikas-sekuentzia bat garatzen hango irakasleekin. Formakuntzak, tailer moduan antolaturik, Torre Pachecon dagoen CEP del Mar Menor izeneko laguntza zerbitzuan garatu zen, Víctor Marín aholkulariaren koordinazio bikain batekin, eta bere jarraipena izango du ikasturtean zehar plataforma birtual batean. Landu ditugun gaiak ondorengoak izan dira: irakas-estiloaren azterketa, gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak, ikas-sekuentzia baten analisia, baliabide digitalak eremuka, ikasgelan hausnarketa eta planifikazioa egiteko tresnak eta gaitasun-eredua ebaluatzeko tresnak.

Hemendik Murtziako irakasle zoragarri guztiei eta CEPeko kideei eskerrak eman nahi dizkiet eta nire agurrik beroena bidali nahi diet, benetan primeran pasatu dudalako hain jende jatorraren artean.

Material guztiak wiki batean kokatuta daude eta, nahiz eta CEP-aren Moodle plataforman jarraituko dugun,  prestakuntzan erabiliko ditugun baliabideak  wikian ere jarriko ditugu, denon eskura izateko.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan