Entradas

Mostrando entradas de enero, 2012

X. Euskadiko Olinpiada matematikoa / 10ª Olimpiada matemática de Euskadi

Imagen
Hezkuntza Sailak X. Euskadiko Olinpiada matematikorako deia egiten die DBHko 2. lkasturteko ikasleei, aurten  “EMIE 20+11” Euskadiko Matematika Irakasleen Elkartearekin bat antolaturik. Beti bezala lehiaketak bi fase ditu. Lehengoa ikastetxeetan bertan garatzen da,  irakasleen eskutik. Handik aurrera, ikasle batzuk selekzioanatuegiten dira bigarren aldira pasatzeko. Lurraldeko aldi hau maiatzaren 12an ospatuko da .   Parte hartzen duten ikasle guztiei Diploma  bana emango zaie.  Sailkapeneko aurreneko 12 ikasleek sari bereziak izango dituzte:
-Lehenengo 4rak: Eusko Jaurlaritzaren beka bat, Europako herrialde batean 4 asteko hizkuntza-ikastaldi bat egiteko -5.etik 12.era sailkatzen direnei hezkuntz-material  edota jokoak.
Irabazleek Estatuko Fasean hartuko dute parte ekainean eta aurten Euskadin bertan ospatuko da ere bai.
 Partehartzeko epea otsailaren 28an bukatzen da.
Informazioa osoa eta  aurreko 9 edizioen problema- bildumak  Elkartearen blogean edo, ohikoa denez, Olinpiadaren web-orr…

Tailerra: Ikas-sekuentziaren diseinua

Imagen
Pasa den astean, nire kidea Ana Basterra eta biok  Murtzian egoteko aukera ederra izan dugu, prestakuntza bat ematen. Bi egun segituan zehar egon ginen gaitasunei buruz berba egiten eta eredu berri honetara moldatzen den ikas-sekuentzia bat garatzen hango irakasleekin. Formakuntzak, tailer moduan antolaturik, Torre Pachecon dagoen CEP del Mar Menor izeneko laguntza zerbitzuan garatu zen, Víctor Marín aholkulariaren koordinazio bikain batekin, eta bere jarraipena izango du ikasturtean zehar plataforma birtual batean. Landu ditugun gaiak ondorengoak izan dira: irakas-estiloaren azterketa, gaitasunak garatzeko estrategia metodologikoak, ikas-sekuentzia baten analisia, baliabide digitalak eremuka, ikasgelan hausnarketa eta planifikazioa egiteko tresnak eta gaitasun-eredua ebaluatzeko tresnak.
Hemendik Murtziako irakasle zoragarri guztiei eta CEPeko kideei eskerrak eman nahi dizkiet eta nire agurrik beroena bidali nahi diet, benetan primeran pasatu dudalako hain jende jatorraren artean.
Mat…

Google-ren Zientzia Azoka 2012 / Feria de las Ciencias Google 2012

Imagen
Google-ren Azoka zientifikoak iaz hasi zuen bere ibilbidea eta aurten bigarren edizioa luzatzen digute. Google Science Fair 2012 lehiaketa zientifikoa on line da,  13-18 urte arteko neska-mutilei zuzenduta, nork berea edo 3 kideen taldeka parte har dezakete zientzia-proiektu bat aurkezten Sites batean. Proiektuak, bere garapenaz gain, bideo (YouTubean) edo diapositiben aurkezpen bat (Google docs-ean) barneratu behar ditu, laburpen gisa.  Sarien artean, nagusiena Galapagos uharteetatik bidai bat dago National Geographic Endeavour itsatsozian , Google-ren bekak eta LEGO, CERN edo GOOGLE instalazioak ezagutzeko aukera. . Proiektuak bidaltzeko epea apirilaren 1ean bukatzen da.
Informazio osoa bere web-orrian dago, nola parte hartu, proiekturako argibideak,  orientazioak eta gidak, galderak egiteko foroa, adibideak eta, irakasleentzako orientabideak ere bai. Azokak bere bloga , bere tokia Google +ean eta arauak ere baditu.
Esperientziak aurkitzeko helbideen artean hurrengoak gome…

Biologia eta Geologiako Olinpiadak / Olimpiadas de Biología y Geología

Imagen
Azken urte hauetan bezala, EHUnibertsitateak olinpiada zientifikoak antolatzen ditu. Batxilergoko ikasleei zuzenduta, Zientzia hauetako  garapenean estimulatzea eta inplikatzea eta egungo munduan duten garrantzia azpimarratzea helburuak izanik. Geologiako Olinpiadaren epea urtarrilaren 16an bukatzen da, Biologiakoa, ordea, 27an. Bietan, bi proga egiten dira, bata teorikoa, batxilergoko 1. eta 2. mailako edukinekin lotura,  eta bestea praktikoa. Fase autonomiko honetako ikasle irabazleek Olinpiadetako fase nazionalean parte hartzeko aukera izango dute. Argazkian, iazko sari-ekitaldiaren momentua.
Biologia-Olinpiadari buruzko informazioaGeologia-Olinpiadari buruzko informazioa
En castellano pulsando "más información"

Bizitza zientifikoak Topaketa / Encuentro Vidas Científicas

Imagen
Eureka! Zientzia Museoak Topaketa zientifiko bat antolatu du,  "Bizitza Zientifikoak" izenpean. Ekimena datorren martxoaren 19an garatuko da eta  izenemate- epea irekita dago aipatutako web-estekan otsailaren 10era arte.  DBHko  3. eta 4. maila eta batxilergoko ikasleei zuzenduta, ikasleek , bere irakasleekin lagundurik, zientzia-profesionalak eta ikertzaileen lana ikusi eta entzuteko aukera izango dute, bai horma-irudien, bai komunikazioen bidez.  Ikasleen kopuru maximoa 12a da eta 3 irakasle. 
Anima zaitezte! En castellano pulsando "más información"

DDD Topaketa / Encuentro DDD

Nire lankideak diren Elvira Gonzálezen blogean eta  Lydia Fernández de Lucorenarenean hurrengo berria dugu.  Azken azaroen 25, 26 eta 27an, Bilbon  VII. DDD-aren bilera ospatu zen (Divulgar Desinteresadamente Diviertiéndose). Estatu mailan 2005etik garatzen den Topaketa klasiko honek 130 parte-hartzaile izan ditu eta 40 esperientzia eta komunikazioak aurkeztu dira. Den dena ikusi ahal dugu bideotan hurrengo web-orrian: VII Encuentro de Divulgadores de la Ciencia Manolo Fernándezek ondorengo diapositibetan laburtu du ekimena:
La siguiente noticia viene de la mano de los blogs de mis compañeras  Elvira GonzálezLydia Fernández de Luco, El pasado noviembre se celebró en Bilbao el VII Encuentro DDD (Divulgar Desinteresadamente Diviertiéndose)y todas las experiencias presentadas están disponibles en la página: VII Encuentro de Divulgadores de la Ciencia. En la misma, Manolo Fernández nos resume el evento en algunas diapositivas:

Sestaoko Berritzeguneko XIII.Matematika Jardunaldiak / XIII. Jornadas de matemáticas del Berritzegune de Sestao

Imagen
Urtero bezala, Sestaoko Berritzeguneak matematikari zuzendutako Jardunaldiak antolatzen ditu. Datorren otsailaren 27tik martxoaren 1era, lau egun jarraituan zehar, Bigarren eta Lehen Hezkuntzako esperientziak izango ditugu entzungai. Lehenengoak Berritzegunean bertan garatuko dira  eta bigarrenak Angela Figuera institutoan, beste urteotan ohikoa izan zenez, Antonia Canals irakasle ospetsuarekin . Hau da BHko programa, aurten geometria gai nagusia izanez:
Otsailaren 27an
9:30-11:15. José Manuel Arranz. IES Europako irakaslea (Ponferrada. León).“Espazio-geometriari hasiera : poliedroen mundua” 11:45-13:30. Joxemari Sarasua. UPV/EHUko Magisteritza Eskolako irakaslea. “Van Hiele-ren eredua geometriaren ikaskuntza- irakaskuntzan”.Otsailaren 28an
9:30-11:30. Joxemari Sarasua. “Definitu, sailkatu eta justifikatu egiten dugu geometrian”
12-13:30. Santiago Fernández. Berritzegune Nagusiko matematika aholkularia. "Probabilitatea, gero eta nabariagoa den mundua" Jose Manuel Arranzen…