Sensore digitalak laborategian

Pasa den asteazkenean Eskola 2.0ko I. Jardunaldia ospatu da Bilboko Alhondigan. Ikastetxeetako gelako praktika onak erakutsi ziren, haien artean gure eremuko BHko institutoaren bat, Donostiko Antigua-Luberri  ikastetxea hain zuzen ere. Mikel Lizeaga irakasleak, Zientzia-hezkuntza  Programan parte hartu zuenetik, lau urtez sensore digitalekin lan egin du laborategian eta bere esperientzia erakutsi zuen. Bai batxilergoan, bai DBHko 4.mailan bere ikasleekin garatzen duen lana orain Sites batean kokatzen dago. Apunteak, diapositibak, lanak,  esperimentuen bideoak, selektibitateko azterketak, problemak...denetariko dugu eraikitzen ari den toki honetan. Bideoa batzuk ikusi eta gero, pentsatu dut zer ondo pasatuko duten beren ikasleek.  Mila esker, Mikel, "hartutaeman" filosofia gustatzen zaigu.


Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan