Kantauritik Mediterraneora


Gure Zientziarbela Siteserako baliabideak bilatzen hurrengo honekin topo egin dut. Lehen Hezkuntzako materiala da eta bere abiapuntua geografia lantzea den arren, antolatuta dagoen era oso gustatu zait. Arantza San Sebastian irakasleak Ebro ibaiatik bidaia planteatzen du, Fontibretik Deltebrera bizikletaz. Bidaiaren etapetan ataza batzuk irtenbideratu behar dira eta lanak baliabide digitalen bitartez adierazi: mapak,  komikiak, kontzeptu-mapak, horma-irudiak, friso kronologikoak, soinuak, irudiak, bideoak  eta diapositiben aurkezpenak erabiltzen dira. Komunikazioarako  Google groups,  posta elektronikoa, blogak, wikiak, Wikipedian eta sare sozialak proposatzen dira. Konpetentzia aldetik, zer esanik ez, guztiak garatzen dira. Oso landuta dago disziplinarteko proposamen didaktiko hau, Natur Zientziak eta matematika barne (uraren zikloa, ekosistema, kalkuloak, geometria, problemen ebazpena...). Lan ederra eta guztiz eredugarria. 

Kantauritik Mediterraneora

Comentarios

  1. Kaixo, Pilar, noizean behin begiratu bat ematen diot Zientziaberri zure blogari, proposamen interesgarriak egiten dituzulako, eta hara! Oraingoan nire Kantauritik Mediterraneora sitearekin egin dut topo.

    Zuk diozun bezala, konpetentzia anitzak garatzeko aukera ematen duela uste dut nik ere, intentzio horrekin egin nuen behintzat. Ea irakasleek eta ikasleek gustura hartu eta probetxu ateratzen dioten!

    Eskerrik asko aipamenagatik.

    ResponderEliminar
  2. Arantza, sarrera aipatzen dudan bezala, oso gustatu zait, planteamentu bikaina. Jarraitu horrela!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan