Eskola 2.0: atal berriak

Eskola 2.0 web-atariak ere atal berriak estreinatzen ditu eta eskerreko zutabean kokatu dituzte. Paseo bat ematea komeni zaigu oso informazio interesgarriak aurkituko ditugulako:

1.Eskola 2.0 Jardunaldia: pasa den astean ospatu zen I.Jardunaldiari buruzko blogaren esteka dugu. Han aurkeztutako esperientziak, bideoak eta informazioa eskura daude.
2. Eskola 2.0 baliabideak: atal honetan bi gauza desberdinak daude, alde batetik AGREGA plataforman baliabideak bilatzeko aukera erraza eta zuzena (objetu digitalak zerrendaturik agertzen dira) eta, bestetik, ikasketa lizentzian egon diren irakasleen lanak, azkenean ikusgai. Haien artean, gure eremukoak: 
  • Zientzia-Matematika-Sinbiosian Begoña Burgoaren Wikia. DBHko 3. mailarako bereziki, matematika lantzen da gehien bat, baina proposatzen den lana arloen artean lan egiteko prestatuta dago.
  •  Ekosistemak Begoña Burgoarena ere bai. Gairi buruzko kontzeptu- mapak materialarekin.
  • Aurreko sarrera batean aipatutako Arantza San Sebastianaren ikas-sekuentzia Kantauritik Mediterraneora  
 3. Eskola 2.0ko baliabide didaktikoak. Berritzegune Nagusiak garatutako Sites, informazioa, orientabideak eta baliabideen aipamen ugariekin.  Atalak: blogak- wikiak-sites /WebQuestak / 2.0ko tresnak/ ADIrako baliabideak /AGREGAren baliabideak  eta lankidetza proiektuak. Ikusi NNZZ, matematika eta teknologiako txokoak.

Oso sarrera mamitsua, beharbada, lasaitasunez aztertu behar duzue, ez zarete damutuko.

Nuevos enlaces en la página de Eskola 2.0: Jornadas de la semana pasada, buscador sencillo para recursos AGREGA, materiales de las licencias de estudios y nuevo Sites del Berritzegune Nagusia con un montón de recursos clasificados por temas y áreas.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan