Zientzia Astea 2011: ikastetxeak

Zientzia edo Teknologiako irakasle edo ikaslea baldin bazara, datorren astean ezinbestekoa da Zientzia Astera joatea. Azoka honetan Unibertsitateko ikertzaileek ahalegin handia egiten dute Zientzia gugandik hurbiltzeko,modu erakargarri batean aurkezten, baina aurten, Bizkaian, nobedade nabarmen bat izango dugu: ikastetxe batzuek ere bere erakustokia izango dute beren proiektuak komunikatzeko. Eskola proiektuak dira eta ikasleek beraiek azalduko diete Alhondigatik pasatuko diren beste kideei. Proiektuak saridunak izan dira Euskadin ospatu ziren iazko lehiaketa batzuetan. Ez dira guztiak egongo, noski, bakarrik data hauetan denbora edo aukera izan dutenak, beraz, la bikain batzuk tinteroan geratu dira. Benetan eskertzen da ikastetxe hauen partehartzea eta espero dugu, datorren Zientzia Astean, ikastetxe gehiago animatzea. 


9an, asteazkenean, goizez 9:30-14:00

Lauro ikastola (Loiu). 2. DBHko 14 ikasle eta beren irakaslea,  Amaia Pérez


Proiektua: Laurobang



9an, asteazkenean, arratsaldez 15:00-17:00
Saturnino de la Peña BHI  (Sestao) Batxilergoko 12 ikasle. Irakaslea: Arantza Larrinaga
Lehiaketa: Menudo elemento (kimikako nazioarteko urtea)
Proiektua: bideoa “La química en el fútbol






10an ostegunean, arratsaldez 15:00-17:00
Karmengo Ama Ikastetxea (Amorebieta-Etxano) 4. DBHko 2 ikasle. Irakaslea: Jabier Mena
Ekimena: Teknoskopia








11an ostiralean, goizez, 9:30-14:00
Lauaxeta Ikastola. DBHko ikasleak. Irakasleak: Iñaut Ibarra, Mikel Totorika
Ekimena: Egin eta ekin
Proiektuak: “Etorkizuneko bastoia”- “Hoverchair”




En castellano: Naturzientziak´s blog

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan