Naturgaiaren baliabide berriak

Gure Naturgaiako lagunak ez dira inoiz gelditzen eta , azken bolada honetan, beste bi material interesgarriak eta , batez ere, euskaraz, "pantailatu" dituzte: 

  • Lur Planeta Unibertsoan: Astronomiara hurbiltzeko oinarrizko ikasmateriala da. Animazio eta jarduerez osatuta dago eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei eta jakin-mina duen edonori zuzendua dago. Web-nabigazio erraz baten bidez, unibertsoa esploratzeko ibilbide bat proposatzen digu; horrela, atalez atal, galaxiak, izarrak eta Eguzki-sistema arakatu eta Lur planetaren mugimenduak ezagutuko ditugu. Ikasmaterial honek 6 atal ditu: unibertsoa, galaxiak, izarrak, planeta-sistemak, Eguzki-sistema eta, azkenik, Lurraren mugimenduen ondorioen azterketa.  
  • Uraren Ibilbidea Ikertzen, Arroz Arro: Eskola2.0rako aurreko materialaren egokitzapena da. Azken urte hauetan gero eta nabariagoa da ura babestu eta zaindu beharreko baliabide preziatua dela. Material honetan ikasiko dugu nondik datorren erabiltzen dugun ura, nola haltzen den ura gure etxeetara eta ea uraren erabilpen iraunkorra egiten dugun. Gaia lantzeko, Internet bidezko nabigazioa eta animazio erakargarriak izango ditu bidelagun ikasleak. Ondoren jarduerak eta bere inguruari buruzko ikerlanantxoak egitea proposatuko zaizkio.
 Bikainak biak DBHko 1. mailan erabiltzeko!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan