Gure baliabide propioak sortzeko tresnak

Arbel digitalean erabiltzen ditugun jolasak, simulazioak, animazioak, ariketak eta abarreko baliabideak normalean Internetekoak dira, beste batzuek egindako materiala aprobetxatzen dugu. Era berean, gure web-orrietan txertatzeko (blogak, wikiak, Siteseak...) ere Saretik hartzen ditugu gehien bat. Zure ikas-jarduerak garatu gura dituzu? Badago aplikazio informatikorik gure neurritako balaibideak sortzeko? Erantzuna baietza da, ugari daude, batzuk oso sinpleak, beste batzuk, ordea, korapìlotsuagoak, baina mundu honetan patzientzia pixka batekin dena lor daiteke. Hona hemen nik egindako bilduma:

PROGRAMAK :
 ON LINE APLIKAZIOAK:
  • Purpose Games:  jolas propioak sortzeko aplikazioa, irudi baten gainean . Science games /
  • Taller de juegos: ITEk saritutako aplikazioa jolas didaktikoak sortzeko. IES de Teis. Instalatzeko programa gaztelaniaz: Taller de juegos educativos 2.0..
  • Educaplay: ikas-jarduerak sortzeko tresna Flash formatoan
  • i-spring: Power Point aurkezpenak Flash formatura pasatzeko
  • Class Tools: jolasak eta antolatzaile grafikoen txantiloiak flash formatupean garatzeko tresna, gero web-orrietan txertatzeko. Adibideak: Venn-digramak,  Ishikawa-diagramak edo ziklokoak. Erregistroa ez da beharrezkoa
  • Mystudiyo On line lan egiten da eta jardureetan bideoak, argazkiak eta soinuak gaineratu ahal dira. Web-orri batean txertatzeko aukera du
  • Kubbu: jarduera ugari egitera baimentzen gaitu, baita ikasleen taldeak ere, bakarrik ikus daitezke Webean eta ingelesaz daude: gurutzegramak, dominoak, galdesortak...inprimitu ere egin ahal da. 30 ikasleentzat dohan eta 15 jarduera gehien bat onartzen du
  • Content Generator : Web-orri honek programa aske asko biltzen ditu. Programen bidez ariketak eta ikas-jarduera dibertigarriak sor ditzakegu, haien artean: Lanza al profesor, Profesores Invasores, Opción múltiple eta Match-up
 WEB 2.0KO APLIKAZIOAK:

 Atal honetan Internetean dauden aplikazio guztiak sar daitezke. Ikusi btazuk nire Wikiak: KIKLATEKLA WIKIA

Anima zaitezte! Ikusi Txomin Balza irakasleak egin duena:
 

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan