Zientzia Astea 2011

Datorren azaroaren 9tik 13ra garatuko da Zientzia Astearen XI. edizio berria. Beti bezala,  Euskadiko hiru probintziatan errepresentazioa izango du toki desberdinetan. Bizkaian Bilboko Alhondigak bilduko du ekimena berriz, iaz egin zuen bezala,  eta bere beheko solairuan Unibertsitate eta entrepresaren erakustokietan zientziaz gozatzeko aukera izango dugu. Esperimentuak eta lanak, ikertzaileen eskutik, erakustoki klasikoetan bai berrietan izango ditugu: kimika, fisika, geologia, Formula Student, nautika, ingenieritza biomedikoa, biosistemak, robotikoa, biodibertsitatea, ekosistemak, arnasketa, zuhaitzen identifikazioa, arkeologia, landare inbaditzaileak...Aurten ere, nobedade bat dugu: ikastetxeetako esperientzia batzuk ere aurkeztuko dira, ikasleek beren kideei beren eskolako proiektu zientifiko teknologikoak azalduko dizkiete. 

Dena ez da ikustea edo ukitzea, hitzaldiak,  irteera didaktikoak eta haurrentzako tailerrak ere egongo dira: robotekin elkarbizitzen, rubik kuboa, Galois matematekaria,  Sarriko Parkearen zuhaitzak ezagutzeko eta sailkatzeko txangoa, Bilboko Arkeologi museoaren bisita, Nerbio ibaiaren itsas-ibilaldia, Teleskopio baten ezagutza, matematika paperaren bitartez, zenbakien magia, matematikari buruzko ipuinak, paleontologia lantegia, zientzia-esperimentu harrigarriak eta zientzia itsuentzat (bikaina!).
Zientzia Astea guztiontzako ekitaldi irekia den arren, azken jardueretan parte hartzeko eta Ikastetxeek ikasleekin bisita gidatuak egiteko izen ematea beharrezkoa da: inskripzioa

Informazio osoa: Zientzia Astea
"Zientziaren sokan gabitu!"

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan