Kimikako urtea eta materialak

Kimikako urtea bukatzear dagoenez, Sarea arakatu dut , ekimen honen ondorioz, ekoiztutako material edo baliabideen bila.  Nazioarteko Web-orrian berria ugari, foroak, horma-irudiak, ...bai gauza batzuk, baina saila da aurkitzea ikasgelaratzeko ikas-sekuentziak edo, behintzat, erabiltzeko ideiak ematen dizkigun baten bat. 

CSIC-en tokian , ordea, bai DBH eta Batxilergorako ikas-unitate batzuk daude (euskeraz gainera, eskergarria benetan), erakusketa birtualarekin lotuta eta eskaera baten bidez lortzen dira.  Horretaz gain, hainbat esperimentu  ere badaude. Eguneroko bizitzarekin lotutako kimikak protagonismo handia izan du urte honetan eta aparteko kapitulo batean kokatuta dago, zenbait artikuloren bitartez: kimika eta kirola, kimika eta ardoa, elikagaietan eta abar. 

Nik  ekarpen txiki bat egin nahi dut nire blog honetatik, beti bezala, material batzuen erreferentzia emanez. Ondorengoak dira:

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan