The Flipped Classroom- Hankaz gorako ikasgela- la clase patas arriba

Sarrera honekin nire beste lan bati hasiera eman nahi diot.  Sites berri bat eraikitzen nabil, XXI. mendeko irakaskuntzari zuzenduta. Toki honetan gaur egungo estrategia metodologiko eta proiektu berriei buruzko informazioa bildu nahi dut, gure ikasgelan erabiltzeko eta gaitasun guztiak garatzeko eredu integratuaren bila.

2007an, Aaron Sams eta Jonathan Bergman irakasleek (Coloradoko Woodland Park institutoa) diapositiben aurkezpenak grabatzeko software bat aurkitu zuten. Bere helburua zen gaixorik zeuden ikasleei klaseko ikasgaiak Internetearen bitartez eskaintzea. Baina, laster konturatu ziren teknika honen potentzialaz eta metodologia berri bat sortu zuten. Metodologia honek irakaskuntzako eredu tradizionalei buelta bat ematen die, hau da, irakasleak instrukzioa klasetik kanpo eta on line ematen du bideoen bidez eta aprobetzatzen du klaseko ordutegia ikas-jardueretan aritzeko. Nolabait, "etxerakolanak" ikasgelan egiten dira eta "irakaslearen azalpenak"  ( 5-7 minutokoak) ikasleek beren etxeetan ikusten dituzte. Metodoa osotzen da ikasle eta irakaslearen arteko etengabeko komunikazio birtualarekin eta, zeozer argi ez bada geratzen, irakasleak klasean bertan argitzen edo finkatzen du.



En el 2007, los profesores Aaron Sams eta Jonathan Bergman inventaron un software para grabar presentaciones de diapositivas con el objetivo de poder ofrecer las clases por Internet a los alumnos que estaban enfermos. Pero pronto se dieron cuenta de la potencialidad de esta técnica y modelaron una nueva metodología " a la inversa", es decir,  el profesor graba sus explicaciones en pequeños vídeos de 5 a 7 minutos, sus alumnos los ven en casa, se discuten comunicándose por la Red y se aprovecha toda la sesión de clase para hacer actividades o resolver dudas. La instrucción de hace en casa y los "deberes" en clase.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan