DBHrako proiektuak matematikan



Eibarreko Berritzegunetik matematikan lantzeko proiektuen bilduma datorkigu. Aspalditik biltzen diren irakasleen mintegiaren lan honek,  DBHko kurtsoetan, ikas unitateen hasieran eta aplikazio faseetarako  baliabideak eskaintzeko helburua du. Baliabideak ataza eta egoera problematikoak dira, hauetatik abiatuta proiektuak lantzeko.

 Matematika programazioaren blokeen arabera sailkaturik, ikasleentzako proiektuen edo atazen proposamenak eta irakasleentzat  horien soluzioak ditugu. Bikaina. Gogaratu mintegi honen beste lan eder bat: DBH eta batxilergorako problemen ebazpena.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan