Proiektuen bidezko ikaskuntza Donostin

Uztailaren 11 eta 12an zehar  ospatu dira Donostin Proiektuen bidezko ikaskuntzari buruzko I.Jardunaldiak. Oso programa interesgarria, pena eman dit ez joateak, arlo eta etapa guztietako esperientziak, tailer praktikoak, komunikazioa idatziak eta eztabaida politak aurkeztu dira.  Partehartzaileek Twitter-ren bitartez jarri dute kontaktuan "kedada" moduko jardunaldi hau aurrera eramateko, EHUnibertsitateak zati antolatzailea hartzen. Ekimenaz gain, wiki bat ireki dute informazio orokorrarekin.

Internetearen bidez, proiektu batzuen berri dugu eta haien artean, gure arloekiko harremanak dituen batzuk:

  • TIC TAC: oinarrizko gaitasunen garapena IKT eta elkarlana aplikazten. CEIP Manuel Bartolome Cossio-Madrid Javier Monteagudo, María del Mar Santos eta Mario Lobato. Lehen Hezkuntza. Ikasleek ikastetxeko gastu energetikoa aztertzen dute eta energia mota desberdinen informazioa ikertzen dute. Guzti honekin "energia azoka" antolatzen da informazioa eta ikerketari buruz eztabaidatzeko. Proiektua amaitzen da irrati-programaren bidez hedapena egiten. Proiektua eta materialak.

  • Izar Galaktik proiektua.  DBHko 4. maila. Hirukide (Tolosa, Gipuzkoa). Javi Luengo. Teknologiako proiektu honetan Lurraren argazkiak atera nahi dituzte sunda-baloi baten bidez. Informazio osoa bere blogean.



Hirukideren proiektua from 28 Kanala on Vimeo.

  • Astroatocha. Charo Fernández.  Atochako Salesianos ikastetxea. Batxilergoko 1. mailan. Astronomian oinarritutako disziplinarteko proiektua , Madrilgo gida astronomiko bat egiteko. Proiektuaren wikia.


  • Ikaskuntza matematikoari buruzko tailerra. Etapa guztientzat.  Jose Manuel López Irastorza, Mertxe Jimeno, Luismi Iglesias, Eider Antxustegi-Etxarte eta Marisa Berdasco. Emaitza hauetraiko bat: Spiderman busca edificios.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan