Oinarrizko kimikako esperimentuak

Internetak ematen dizkigun baliabideekin irakaslegoaren prestakuntza gero eta irekiagoa da. Esan nahi dut ikastaro batean emandako edukinak , Sarearen bitartez , guztiontzako zabaltzen direla.  Ikastaro presentzialak birtualizatzen dabiltzate,  batzuk on line egiteko aukera dugu eta  beste batzuen materialak eta prestakuntza-ibilbidea web-orri batean eskura geratzen dira. Lehenengoetan, tamalez, oraindik Moodle formato itxia nagusitzen da, baina gero eta emaile gehiagok mundu birtualean dauden beste formatu ireki desberdinak erabiltzeko apostua egiten dugu ( Zientziak paseatzen, Matematikako 10 tresna 2.0...). 

Gertatzen dena da gehienetan material hauek ikastaroa egin dutenek besterik ez dituztela ezagutzen, inork zabaltzen ez duelako. Sarrera honetan oso adibide ona ezagutarazi nahi dizuet,  orain dela urte batzuk burutzen den kimikari buruzko Garatu ikastaroa: 

Egileek bere 75 esperimentu guztiak Sites batean kokatu dituzte, batzuek bideo edo argazki batekin lagunduta, kimika eguneroko bizitzan planteatzen ( etxean, osasunean, eboluzioan...). Esperientziak soilik ez egiteko, benetako proiektuak planteatzeko testuinguruak eta aplikazioak ere eskaintzen dizkigute. Lan bikaina. Hori bai, nahiz eta esperimentuen gidoiak izan, ikastaro presentziala egitea merezi du, emaileek oso erakargarria egiten dutelako edo, bestela ikusi:

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan