Zure PLE zientifikoari gaineratzeko ezinbesteko 10 web-helbide


Irakasleen  PLE  (Personal Learning Environmen) izan da ikasturte honetan ekimen desberdinetan tratatu den gai nagusia. Hain zuzen ere, Barakaldoko Berritzeguneak antolatutako 24. Jardunaldi etan,  Jordi Addell ek oso ondo erakutsi zigun nondik nora joan gure ikaskuntza pertsonalaren testuingurua eraikitzen hasteko (Bideoa, Diapositibak).

Testuinguru digitalak, ez ikastera bakarrik, baizik eta “ikasten ikastera” behartzen gaitu. Informazioarekiko ohitura emankorrak eskuratzeko modurik onena da ( Ez “izkutatu”, kontsumitu, sortu eta elkartrukatu) eta, mundu birtual honetan ez galtzeko, informazio bera antolatzeko tresna digitalak ezagutzan ere lagungarria. Baina, agian garrantzitsuena, prozesuan zehar ezagutzen ditugun pertsonak, irakasleak, ikastetxeak eta erakundeak dira, hauen arteko komunikazioa eta elkarlana.

Nork bere PLE izateko, oinarrizkoa ondorengoa da:

  1. Informazioa sortzeko, bilatzeko eta elkartrukatzeko Web-zerbitzuak
  2. Kontaktuak mantentzeko pertsonak, bai blogen iruzkizunen bidez, bai objektu digitalak elkartrukatuz, bai Sare sozialen bitartez
  3. Gure ikaskuntzarako interesgarriak iruditutzen zaizkigun Interneteko baliabideak eta informazio-iturriak
 Lehenengo biak garatzeko, kontu bat ireki ahal dugu Twitterrean, blog bat ireki, gure lanak web-aplikazioetara igo ( Slideshare, YouTube, Scribd, Picasa...), gure “laster markak” elkartrukatu( Diigo, Mister Wong...), Sare sozial profesional batean partze hartu (Internet en el aula, Eskola 2.0...) eta abar.

Post honetan  hirugarren atalari buruzko informazioa eman nahi dut, beste irakasleen baliabideak ezagutzea eta aztertzea hasteko modu egokia ere izan daitekeelako, azken finean adibideak dira eta ideiak ematen dizkigute. Ez dugu zertan ahaztu behar gure PLE-ri gaineratu nahi ba dizkiogu, haien artean sailkapen propioa izatea eta sindikazioa egitea oinarrizko urratzak direla.

Datorren ikasturtean Eskola 2.0 programa Bigarren Hezkuntzan sartzen da eta nire asmoa, tinteroan asko uzten ditudala jakinda, zientzia eta matematika arloetako “helbide ezinbesteko batzuk” gomendatzea da. Zientziareko has gaitezen:

  1. Berritzegune Nagusiko materialak: oinar oinarrizkotzat jotzen ditugu dena aurkitzen dituzuelako, dekretuak, gaitasunen garapena, orientazioak, ikas-unitateak eta hobekuntza planak. 
  2. Zientziategia: zientzia-erreferentziak, berriak eta ikasgelarako materialak barneratzen dituen Web-orria. Irakasleok aportazioak egin ditzakegu. 
  3. Zientzia Arbela : Guztiz berria den Sites, Euskadiko BHko aholkularien artean sorturik. Arbel digitalean erabiltzeko baliabideen biltokia
  4.  ZientzianetZernola eta Teknoskopia : ElHuyarreko atari ezagunak, informazioa, materialak eta lehiaketen iturriak dira.  
  5. Naturgaia: Ingurugiro eta heziketa zientifikoari buruzko ikas-materialak eta proiektuak sortzen dituen enpresa. kalitatea 
  6. Aldizkari digital batzuk, ikasgelan len egiteko artikulo onak:  Irrika  (gazteentzako gai zientifiko interesgarriak) eta   IHITZA (ingurugiro hezkuntza) 
  7. ITEko proiektuak: Proyecto Newton / Proyecto Ulloa / Proyecto Biosfera. Oso ezagunak diren arren, klasiko hauek oraindik gre arloetako erreferenteak dira. 
  8. Erreferentziazko blog batzuk:  AmazingsJosé Luis Castillo, Ciencia al día, Evolutionbus, MiGeo, CEIDAko E-mintegi edo Magonia, besteak beste 
  9. Proposamen didaktiko batzuk, gaitasunak kontutan hartuta, Algunas propuestas didácticas por competencias, Berritzegune Nagusiak garatutako material didaktikao, irakasleek egindakoak , aholkularien adibideak (I love atom, Atmosfera, Hidrosfera, Zientziak paseatzen) edo klasikoa baina gaur egun erabilgarriak,   Science across the world programa bezalakoak.
  10. Sarrera honen egilearen eta Elvira Gonzálezen blogak eta wikiak, nahiz eta ponposoak izateko inpresioa eman. Arloetako balibideak, materialak eta berriak komentatzen eta biltzen ditugu, irakasleen web-orriak barne. Hauetan, komentatzea gustatu litzaidakeen estekak aurkituko dituzue: Zientziaberri , ZientziaberriWikia,   Naturzientziak´s blog  eta   Portal de Ciencias para el Mundo Contempóraneo

    Comentarios

    Entradas populares de este blog

    Las pruebas de la educación: mis apuntes

    Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

    Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan