Zure PLE matematikoari gaineratzeko ezinbesteko 10 web-helbide

Aurreko sarreran zientzietako oinarrizko Web-helbideak komentatzen ditut. Gauza bera egino dut honetan matematikarekin. Hara noa:
  1. Berritzegune Nagusiko materialak: zientzietan bezala, material hauetan oinarria dago, dekretuak, gaitasunak, orientabideak,  ikas sekuentziak eta hobetzeko planak. 
  2. Divulgamat: matematikako dibulgazioa egiten duen Web-ataria, bere atal guztiak zehatz mehatz ikusi behar. 
  3. Aldizkari digital batzuk, ikasgelan len egiteko artikulo onak : Sigma, Matematicalia edo Rincón matemático, adibidez.
  4. Euskadiko aholkularien Sites batzuk:  Mateguay ( José Manuel López Irastorza), irakasleentzako bloga, estekak, materialak eta baliabideak. Eta  Sites de Txerra ( José Ramón Gregorio  Guirles), nahiz eta Lehen Hezkuntzari zuzendunta egon, Bigarren Hezkuntzan ere oso erabilgarria. 
  5. Proyecto Descartes . ITEko klasiko bat, beste proiektuekin etengabe hobetzen eta osotzen : ManipulaBachillerato Matemáticas, AsiPisa, El metro o Cálculo mental.
  6. Geogebra: sotfware matematikoa beste proiektu ugariekin loturik: Matematika interaktiboak (Manuel Sada), Matematika dinamikoak (Alazne Zarate) ,   Proyecto GaussGeometría dinámica, grupo  G4DCurso 0  edo Polígonos estrellados.
  7. Wiris. Matematikak formato digital batean idaztea ez da saila editore matematikoari esker. Horretaz gain kalkuloak egin ditzakegu: zenbakiak, polinomioak, álgebra, limiteak, matrizeak, deribadak... Demo.
  8. Problemen ebazpena lantzen duen Web-tokiak:  Euskadiko olinpiada matematikoa “Eduardo Chillida” , Eibarreko Beguneko mintegiaren proiektua den  DBH eta batxilergorako problemen ebazpena , Burdinabarreko BHIko Sites  Matematika lehiaketa , beste askoren artean, Raúl Ibáñezen Graffiti matemático edo o las Santiago Fernándezen proposamenak -  Divulgamat, retos matemáticos- ahaztu barik.
  9. Ikastetxeetako irakasleek garatzen dituzten proiektuak, esate baterako, DBH proiektuak (Eibarreko Bguneko mintegia), ADIM proiektua ( Orixeko BHI),  Matematika (Jesús Gorroño irakaslearen tokia), PilarLeku (Pilar Barriuso),  Burdinibarra BHIko Mintegia edo  Arrigorriaga BHIkoa. 
  10. Matematikarako testuinguruak bilatzen dituzten proposamen didaktikoa:   Matemáticas desde contextos (Miguel Barreras) , On line mathematical ghymkana in Seville (IES Las Aguas),  Matemática vital Zaragoza (Fernando Corbalán) edo Geometria tailerra (Marisa Berdasko)

Ziur baliabide asko aipatu gabe geratu diren, baina laster prest izango ditugu  AGREGA plataformaren ikas unitateak, iazko ikerketa-litzentzietan egon ziren irakasleen materialak eta  Bgune Nagusiak aterako duen esteken bilduma.

En castellano en el blog de Ikasblogak

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan