Atazak MGZ ikasgaian / Tareas en la materia de CCMC

Vicent Pardo irakasleak ataza zabalak erabiltzen ditu estrategia metodologiko bezala bere Mundu garaikideko zientziak ikasgaia aurrera eramateko. Bere proposamen didaktikoak ebaluazioari buruzko bi aurrehausnarketa ditu:
  • Ebaluazioak ikaskuntza baldintzatzen du
  • Ikasleen ekoizpenak ebaluatzeak ildo positibo ugari ditu: ikasleak berak baloratzen du, protagonista sentitzen da eta gaitasun gehiago lan egiten dira.
Irakasleak ikertzeko atazak planteatzen dizkio ikasleari. Atazak irekiak dira, baina, aldi berean, kontrolatuta daude, hau da, baldintza formal batzuk betetzen dituzte.Prozesua hurrengoa da:
  1. Teoria pixka bat ematen da erreferente gisa, baina ez da "azalpen formala"
  2. Azaltzen dena atazaren planteamendua da eta irtenbideratzeko ibilbide posibleak
  3. Atazek emateko epea dute
  4. Ikasleek beren garatutako atazak azaltzen dituzte ahoz
  5. Irakaslearen ebaluazio-baremoa hau da: ekoizpena epean emanda eta gutxiengo baldintzak betetzen baditu, notaren erdia lortzen da (5). Lanaren aurkezpenak 3 puntu gehiago balio ditu. Ikasturtearen amaieran lanak koaderno batean ondo ordenaturik eta formato egokia batean aurkezten badira, orduan 10 arte lor dezakete.
Atazetan planteatzen diren ekoizpenak era askotakoak izan dira: diapositibak, denbora-lerroa, errezeta, esperimentuak, kazetari-testuak, eskemak, komikiak...

Pasa den ikasturteko wikian lan guztiak ikus ditzakegu. Proiektuaren jarraipena blog baten bidez agiten da.
Pena bakarra ekoizpen hauek digitalak ez izatea. Ikasleak paperez egiten dute lan eta irakasleak balibide digitala erabiltzen du, kontraesana, ez da?


El profesor Vicent Pardo utiliza como estrategia metodológica las tareas abiertas en su materia de CCMC. Su propuesta está basada en dos reflexiones sobre evaluación:
  • La evaluación condiciona el aprendizaje
  • Evaluar producciones del alumnado tiene muchos aspectos positivos: el propio alumno valora su trabajo, se siente protagonista y se trabajan más competencias.
El profesor les plantea tareas de investigación que son, al mismo tiempo, abiertas, pero controladas en sus aspectos formales. El proceso es el siguiente:
  1. Se proporcionan unos referentes teóricos pero "no se explican"
  2. lo que se explica es el enunciado de las tareas y posibles vias de resolución
  3. las actividades tienen una fecha de entrega
  4. los alumnos explican su tarea
  5. Baremo: todo trabajo entregado y aceptado tiene 5 mínimo. Todo trabajo puede tener 8 como máximo. El 10 puede conseguirse con la actividad final que consiste en elaborar el cuaderno-libro de curso de cada uno, dándole el formato adecuado .
Las producciones que se plantean son variadas: diapositivas, líneas del tiempo, recetas, experimentos, textos, esquemas, comics...

Todo el trabajo del pasado curso esta en su wiki.. El seguimiento del proyecto se hace mediante un  blog
Es una pena que estas producciones no sean digitales, que el alumnado siga usando el papel, mientras que el profesor emplea recursos digitales, ¿paradoja?

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan