Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2011

Arbel digitala / Pizarra digital

Laster Eskola 2.0 programa Bigarren Hezkuntzara helduko zaigu eta berarekin batera tresneria digitala: ordenagailuak eta arbel digitala. Azken teknologia honen bidez lan egiteko baliabideen bilduma  ondorengo diapositibetan daukazu, eremu zientifiko -teknologikoan, baita matematika ere. Halaber proposamen didaktikoak batzuekin lagunduta daude.

Enseguida nos llegará a Secundaria el programa Eskola 2.0 y con él los ordenadores y la pizarra digitala. En esta presentaciónde diapositivas tenéis recursos y propuestas didácticas para esta última en el ámbito CT  y matemáticas. 

Arbel digitala eremu zt View more presentations from Pilar Etxebarria

Beste finantza hezkuntza bat / Otra educación financiera

Imagen
Orain arte blog honetan Finantza Hezkuntza ikasgelara eramateko materialak eta baliabideak gomendatu ditut (Finantza-MatematikaFinantza hezkuntza, Gepeese, atari berria) ...baina hezkuntzak gai sozialak ere tratatu behar ditu eta krisialdi ekonomikoa eta mugimendu sozialak  direla eta, azken bolada honetan, beste material alternatiboak eta informazio mota desberdin batzuk argitaratzen ari dira. Beste  ikuspuntu hauek oso baliogarriak dira eta, nahiz eta kalkulo matematikoak agertzen ez diren arren, gure ikasleei erakustea eta irakastea merezi du.  Bi erreferentzia nabarmentzen ditut:
Víctor Cuevasen artikulua EducaConTic-ean: "La spanish revolution en la escuela", web-helbide interesgarri batzuk gomendatzen dizkigu eta proposamen didaktikoak.Aleix Saló: aparteko umorista zorrotza. Ikusi bere bideoa: "De la burbuja inmobiliaria a la crisis"En castellano pulsando "más información"

Ikasblogak 2011 abian / En marcha el Ikasblogak 2011

Imagen
Azken ikasturte hauetan ohikoa denez, ekainean Ikasbloggers taldeak eta Berritzeguneek gaitasun digitalarekin konpromisoa dugu, hau da, Ikasblogak Jardunaldia antolatzeko ardura. Beraz, ekimenari hasiera ematen diogu hedapena honekin. 
Aurten  Berritzegune Nagusia izango da antolatzailea eta Jardunaldia Bilboko Ingeniarien Goi Eskolan garatuko da, ekainaren 27an zehar, bere leloa "Sarean lan egin hobeto ikasteko eta irakasteko" izanik.
Hemendik parte hartzera animatzen zaituztet, beti, bai hizlariak, bai ikastetxeetako esperientziak ezagutzea merezi izan duelako benetan.

Ikasblogak-en blogean informazio osoa duzue, programa eta izena emateko eta inskripzioa (ekainaren 24 arte). Halaber, goizez eta arratsaldez garatzen denez, bazkarira ere joan nahi baduzue apuntatzeko atalean izena emateko aukera duzue.
Beste ekimenen informazioa:
Ikasblogak 2010Ikasblogak 2009Ikasblogak 2008Getxo IkasblogakEn castellano pulsando "más información"

Ven x + mates

Imagen
Mateguay blogean (mila esker!) irakurri dut MEC-ek sustatzen duen programa baten berria: Ven x + mates. Hitz joko polit honen barruan, DBHko 4.mailako ikasleei zuzentzen dien proiektu bat dago. Hamabostero eta  matematikako proga batzuen bidez, ikasleek matematikako beste dimentsioak ikusiko dituzte. Pixka bat  kuriosoa iruditzen zait ideia,  beren helburuen artean "inklusibitatea" eta "ekitatea" aipatzen dira eta gero "ikasteko gaitasun eta motibazio gehiago" duten ikasleei zuzenduta dagoela ere adierazten da, hau paradoxa!, are gehiago, programan erabiliko diren materialak  ikusita, gure ikasgelan garatzeko proiektu matematiko ederrak ditugunean. Ikastetxean kalkuloa eta kanpoan matematika polita, errepikatzen da ohiko eredua. Dena den, materialak oso ondo daudenez, berehala deskargatu  eta  ikasgelan erabiltzea gomendatzen dizuet. Material zerrenda Mateguay blogari esker eskuragarria da. 
En castellano pulsando "más información"

Consumer aldizkariako artikuloak euskeraz

Imagen
Denok dakigu euskararen presentzia Sarean oso eskasa dela eta, irakasleak izanda, informazioa bilatzeko orduan, ez dela bat ere erraza material edo baliabideak aurkitzea. Consumer dibulgaziozko aldizkaria denez, artikulo interesgarri eta zorrotzak  ditu,  oso aprobetxagarriak ikasgelan. On line irakur ditzakegu edo pdf  formatoan deskargatu. Artikuloak lan egitea ez da ikas-jarduera makala. Irakurri eta gero, Neus Sanmartinen erakusten diguenez, proiektu edo ikerketa baten oinarriak izan ahal direlako. Esate baterako:
Bizkar zorroa : gure ikasleen bizkarrak eta motxilaren pisua. Ildo honetan " oinetakoak" eta "Teknologia eta osasuna" eta "Haur ergonimia" ere baiMedikuntza nuklearra: erradioaktibitatearen erabilpen "ona". Honekin bat  ere bai: Terapia berriak minbiziari aurre egitekoMotibazioa: interesgarria tutoria arloan. "Autoestimua", "Emozien kontrola" , "Frakasoak" , "Nork bere esparrua", "Bestee…

Matematikako klaseak ingelesez / Clases de mate en inglés

Khan academy, izenburu  honenpean, matematikako hezkuntz bideoak biltzen diren Web-orria da.  Webaren helburua hezkuntza materialaren sarbidea ez duteei baliabideak zabaltzea da eta irakasle talde batek irabazi asmorik gabeko ekintza bezala sortu du, baina guri primeran datorkigu, gaur egun, gure ikasgeletan ingelesako presentzia arloen bitartez gero eta gehiago dugulako. Matematika arloa hizkuntza honetan emateko  erreferentzia gutxi daukagu. Beharbada, hiztegiak, material idatzia bai erraz aurkitzen dira, baina bideotan ahozkapena entzuten da eta hau da ezinbesteko baliabidea.  2.100 bideo baino gehiago ditugu eta ez bakarrik matematika (bai nagusitzen dira) baizik eta zientzia eta historiakoak ere badaude.



Khan academy, más de 2.100 vídeos de matemáticas, ciencias e historia en inglés.

Zizur institutoko Bizientzia

Imagen
Superwiki hau deskubritu dut orain dela gutxi. Nafarroako Zizur BHInstitutoko bio geo mintegikideek garatuta. DBHko baliabideen biltokia da, nahiz eta batxilergoko MGZko materialaren atala hasita ere izan. Biologiako baliabide orokorrak, hiztegiak, aldizkariak, museoak, Web-orriak ...auki ditzakegu alde batetik eta , bestetik, DBH osorako baliabideak beste azpiwikietan antolaturik. Maila bakoitzak bere bloga era badu. Blogetan gure lagunek zientzia-berriak zabaltzen dituzte eta ariketa batzuk proposatzen dizkiete ikasleei . Lan ederra eta lagungarria euskaldun guztiontzat.

Bizientzia wikiBizientzia 1-2Bizientzia 3-4

Jolastera! / ¡A jugar!

Imagen
Bigarren Hezkuntzan jolastu aditza aipatzen denean umeentzako ekintza dela jotzen da, ez dugu seriorik ikusten. Hala ere, nerabeek (baita heldu batzuek ere ) egunero hainbat ordu jolasten ematen dituzte ordenagailuaren aurrean, zergatik ez dugu ikasgelan ere aprobetzatxen? Hori bai, jolas hezitzaileekin, noski.Ez da erraza gure mailarako jolasak aurkitzea. Hona hemn batzuk:
Fold it : Proteinen tolesdura eta genetikarekiko harremanakWorld without oil: mundua "aldatzeko" eta  partaidetza sustatzeko jolas-ataria, orain modan dauden "social games"ko jolasaren sailkapen honen barruan.  Munduko energiaren krisialdean kokatzen gara.Ecotopia: Facebookean jolasteko. Ingurumenaren zainketa lantzen da.Ciclo del carbono: jolas sinple bat karbonoaren zikloaz jabetzeko. Karbonoaren atomoa zarela imaginatzen baduzu...Quimitris:  taula periodikoa tetris bihurtzen daPerionoid: taula periodikoarekin jolasteko beste bat La oca de las ciencias: Zientzietako kontzeptuak birpasatzekoLab…

Teknologiako WebQuestak / WebQuest de Tecnología

Imagen
Murtziako IES Arzobispo Lozanoko irakasle batzuek Teknologiarako 8 WebQuestak burutu dituzte. DBHko 4. mailan kokatzen dira:
Historia de la tecnología: Muztziako asmatzaileen historiaDiseño asistido por ordenador: diseinua egiteko programa batzuen azterketa egiten daInternet y redes: Sarearen aplikazioak ikusten diraSistemas electrónicos : argitasun detektatzaile bat eraiki behar dute ikasleekEl ordenador como dispositibo de control: robotikako programakRedes de comunicación: kable gabeko kontrol dispositiboakHojas de cálculo: ordenagailu erosteko aurrekontua egiten daEn castellano pulsando "más información"

Matematika hurbiletik/ Mates de cerca

Imagen
"Mates de cerca" Fernando Corbalánaren azken argitalpena da. Liburuak egunkari batentzat idatzi zituen 103 artikulo laburrak biltzen ditu. Eguneroko matematika da gaia beti, egilearen estiloan, humore pizka batekin, matematikaz inguraturik gaudela agerian jarriz. Matematika arloa hezkuntzako etapa guztietan ikasten den arren, askotan gero, ikasgalatik kanpo,  bere beharra erosketan eta gutxi gehiagotan besterik ez da ikusten. Liburu honi esker, hau egia ez dela egiaztarazten dugu, publizitatea, artea, zenbakien kuriositateak, kirola, mapak, bideak, metereologia, loteria...gai hurbil hauen bidez matematikaren baliotasunaz jabetzen gara. Oso erraz irakurtzen da eta klasean erabiltzeko erakargarria.

En castellano pulsando "más información"

Garatu ikastaroen eskaintza 11-12 / Cursos Garatu 11-12

Imagen
Hemendik maiatzaren 20ra arte Garatu ikastaroen lehenengo deialdia irekita dago. Hurrengoa irailean izango da, 5etik 23ra. Aurten eskaerak on line egin ditzakegu irakaslegunearen bidez. Paperez ere, betiko moduan, dokumentua Internetetik eskuratu ahal da. Informazio eta ikastaroen zerrenda: Garatu 11-12

Zientzia eta matematikako prestakuntza ederra dugu, aurreko postean aipatutako barne ( EHUko Udako ikastaroak):

1. epea Zientziak: 
263Google Earth eta Google Maps, zientzia-hezkuntzarako tresnak digitalak755Oinarrizko konpetentziak garatzea esperimentazio zientifikoaren bidez: APQUA Proiektua756Gipuzkoako natura-ibilbideen erabilera didaktikoa763Kimika harrigarria!! Nola azaldu harritzen gaituena kimika baliatuz769DBHrako zientzia-esperimentuen tailerrak770Experiencias realizables en la ESO-Bachillerato771BTEK baliabide didaktiko gisa777Biotecnología Modalidad on-line920GPS: baliabide didaktikoa / Un recurso didáctico930Estancia científica en el CERN (Ginebra) ADI!!!985(G.1) La química,…

Donostiko EHUko XXX. Uda Ikastaroak

Imagen
Ikastaro interesgarri batzuk ditugu EHUnibertsitateak antolatzen dituen Udako ikastaroetan. Aurten hurrengo gaei erantzuten diete: bizitzeko ikasten (hone barruan osasun zientziak), elkarrekin bizitzeko ikasten ( ingurugiro hezkuntza barneratzen du), aurrera egiteko ikasten ( zientzia eta teknologia hemen daude) eta, bate ere, irakasteko ikasten ( hezkuntzako ikastaroak hain zuzen ere). Denei begirada bat botatzea gomendatzen zaituztet, baina, beti bezala, gure eremu edo hezkuntzako orokorrak azpimarratzen ditut. Ekainetik irailera.

G.1
La química, ciencia del siglo XXI. Una perspectiva química para descubrir nuestro entorno y nuestra esencia (C)G.2
Uso del cómic digital para la educación en valores en centros de enseñanza (C)G.5
Teorías y prácticas que cambian la escuela (C)G.8
Las competencias del profesorado del siglo XXI (C)G.9
Eskola 2.0 y buenas prácticas en el uso de las tecnologías de la información y de la comunicación (TIC) en la enseñanza secundaria obligatoria (ESO) (C)G…

Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen X. Jardunaldiak

Imagen
Urtero bezala, Gipuzkoako Berritzeguneak elkartzen gara ,ekitalde baten bitartez eta gai batzuei lehentasuna emanez, ikastetxeetako proiektuen esperientziak elkartrukatzeko gunea eskeintzeko. Irakasleen topaketa, eskaparatea izateaz gain, oso baliogarria da azken berriztapenak ezagutzeko. Programan lau gai nagusitzen dira:

AniztasunaElkarlanaEskola 2.0Hizkuntza marko hirueleduna
Jardunaldiak maiatzaren 19 eta 20an zehar garatuko dira. Hitzaldiak ere egongo dira: David DuranDolors Reig eta Víctor Bermejo.

Izena emateko epea irekita dago eta maiatzaren 13an bukatzen da. Informazio osoa:

Gipuzkoako Berriztapen Proiektueen X. Jardunaldiak

Espiral sariak / Premios Espiral

Imagen
Garai honetan klasiko bat da Espiral Elkarteak ematen dituen blog-sariak. Oso interesgarria da deialdia, ez bakarrik parte hartzeko, baizik eta, pasa eta gero, blog  adibide ugari geratzen direlako, oso aprobetxagarriak zuen bloga hastea pentsatzen baduzue.
V. edizio honetako finalisten artean bi blogen aipanema egin nahi dizuet:
CMC blog de aula: Mundu garaikiderako zientziak ikasgaiari zuzendutako bloga. Irakaslea: Carmen González. Ikasleei iradokizunak eta informazioa eskeintzeaz gain, ikasleen blog guztien biltokia da, Moodle gela birtuala eta  ikasgelako sare sozialaren estekak ere daude . Ikasleen lan guztiak argitaratzen dira (Glogak, esate baterako). Bikaina.Tito Eliatron dixit:  nahiko ezaguna da matematikarien artean José Antonio Pradroren blog hau, matematikaren dibulgazioari zuzendutaEn castellano pulsando "más información"

Bideokimikoak / Videoquímicos

Imagen
Kimika urtea  dela-eta, hainbeste lehiaketa konbokatu dira. Hauetariko bat  ANQUE-k antolaturiko estatu mailako lehiaketa izan da: "Menudo elemento".  Deialdi honetan kimikari buruzko bideo bat egin behar zuten ikasleek. Ba, hara non  gure ikastetxeko 1. batxilergoko klase batek irabazi du:  Sestaoko Saturnino de la PeñaBHI.  Pasa den apirilaren 5ean berria jaso dute.  Zorionak! Hona hemen aurkeztutako beste bideoak eta irabazlea "La química en el fútbol"
Informazio-iturria: Zientziategia / Naturzientziak´s blog
Premiado un vídeo de alumnado de 1º de bachillerato del IES  Saturnino de la Peña en el concurso "Menudo elemento"


Atazak MGZ ikasgaian / Tareas en la materia de CCMC

Vicent Pardo irakasleak ataza zabalak erabiltzen ditu estrategia metodologiko bezala bere Mundu garaikideko zientziak ikasgaia aurrera eramateko. Bere proposamen didaktikoak ebaluazioari buruzko bi aurrehausnarketa ditu: Ebaluazioak ikaskuntza baldintzatzen duIkasleen ekoizpenak ebaluatzeak ildo positibo ugari ditu: ikasleak berak baloratzen du, protagonista sentitzen da eta gaitasun gehiago lan egiten dira.Irakasleak ikertzeko atazak planteatzen dizkio ikasleari. Atazak irekiak dira, baina, aldi berean, kontrolatuta daude, hau da, baldintza formal batzuk betetzen dituzte.Prozesua hurrengoa da: Teoria pixka bat ematen da erreferente gisa, baina ez da "azalpen formala"Azaltzen dena atazaren planteamendua da eta irtenbideratzeko ibilbide posibleakAtazek emateko epea duteIkasleek beren garatutako atazak azaltzen dituzte ahozIrakaslearen ebaluazio-baremoa hau da: ekoizpena epean emanda eta gutxiengo baldintzak betetzen baditu, notaren erdia lortzen da (5). Lanaren aurkezpenak 3 pu…

Eskola 2.0: II. Batzarra / Escuela 2.0: II Congreso

Imagen
Oporren etena pasa eta gero blogera bueltatzen naiz pasa den apirilaren 13,14 eta 15ean  Zaragozan ospatu zen Eskola 2.0ko II. Batzarra  komentatzera .  Ni ez nintzan egon, ez pentsa,  baina kongresu birtuala izan denez, hitzaldi batzuk on line entzuteko aukera guztion eskura dugu bere mediatekaren bitartez. Horretaz gain, komunikazioak eta irakasleen esperientzia ere bai. Haien artean zientzietan azpimarratzen ditut:

Itziar Nabarro, " IKTren aplikazioa DBHko 1.mailako NNZZetan". Debako BHI. Bere institutoko Moodle eta blogak. Adibide bezala ikas unitate bat irekia dago: izaki bizidunakCarlos Uranga, " Ekilikuo!", Kurtzebarri BHIko olinpiada matematikoa. DBHko 2. mailan, ikasturtean zehar proga matematiko ludikoak eskeintzen dizkie ikasleei Moodle baten bidez.  "Gonbidatu" gisa sartu ahal da.Josep Lluís Estaña, "el ordenador motor del cambio metodológico en ciencias".  Instituto L'Estatut de Rubí (Barcelona). Esperientzia batzuk  metodologia…