Zientzia udalekuak 2011

Iaz hasi zen programaren bigarren edizioa dugu aurrean. Hezkuntza Sailak eta ElHuyar Fundazioak 12-16 bitarteko gazteentzako tailerrak antolatu dituzte, zientzia -bokazioak eta zientziarekin ondo pasatzeko gogoak  pizteko asmoz.
Programaren barruan, bi natur irteera, zientziaren esperimentuak, urari buruzko ekintza baita aisiakoak ere aurreikusten dira. 3 txandetan antolatuta dago, bakoitzean 50 ikaslerekin, prezioa: 150 euro.

1.txanda: uztailaren 4tik 10era
2.txanda: uztailaren 11tik 17ra
3.txanda: uztailaren 18tik 24ra

Udalekuak Oiartzungo Aiako Parke Naturalean dagoen Arritxulo aterpean garatuko dira .
Izena emateko epea apirilaren 4an hasten da eta  15an bukatzen da. Inskripzioa hurrengo Web-orriaren bidez egiten da: Udalekuak

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan