Ikasbloggers

Atzo, Bilboko Miguel de Unamuno Institutoan Ikasbloggers taldea berriro bildu ginen. Hona hemen kronika txiki bat:

Nahiko ezaguna den esperientzia hau (Ikasbloggak 2010, B04 Jardunaldi Pedagogikoak 2010, Eskola 2.0ko bloga) ) berriro palestrara atera da gure artean.  Getxoko Berritzeguneak bultzaturik, orain dela hiru urte hasi zuten DBHko 2. mailan, proiektu berak emandako ordenagailuen dotazioarekin ( ikasle bakoitzak bat eta bost irakasleen artean banatzeko)  eta Hezkuntza Sailaren laguntzarekin ( arbela digitala eta armairua)  . Familien kooperazioa eta, batez ere, zuzendaritza taldearen laguntza ezinbestekoak direla proiektu mota hauetan.
 Google Apps erabiltzen dute. Partehartzaile bakoitzak, bai irakasleak ( adibidea: Arantza Arredondo, bai ikasleak, bere Gmail kontua du eta, berarekin bat datozen aplikazioak: Sites, Calendar.... Partehartzaile guztiak  Site batean biltzen dira eta ikastetxe Web orri bera ere  Sites bat da. 
Irakasleen egoera lasaia da, orokorrean esanda, denek parte hartzen dute maila desberdinarekin, baina 
jo ta ke. Erritmo desberdinak daude.
Arloak: matematika,  NNZZ, gizarte, tekno, erligioen historia, musika, heziketa fisikoa y  prentsa , hizkuntza eta literatura.

LEGARDA LHI. PAKI. BLOG KURUBIOA

B07 Berritzeguneko koordinazio eta prestakuntzarekin ere bai, Eskola 2.0ko 8 ikasgela daude eskola honetan.
Bguneko Lehen Hezkuntzako aholkularia seigarren mailako irakasleen prestakuntzaz arduratzen da eta IKT dinamizatzaileak (Pakik berak) Bgunean koordinaturik, 5. mailako irakasleei ematen die.
Irakasleak zerotik hasita, orain blogak erabiltzen dituzte gehien bat eta Wikiak eta Sites-ei buruzko prestakuntzan daude. Blogetan erabiltzen diren aplikazioen artean: 
  • Voki: abotza grabatzen dute,  bere buruaren aurkezpena egiteko
  • Oddcast: testuak soinu bihurtzen den aplikazioa
  • AudiaciTy: soinu-grabazioak egin eta gero, podcast-tokietara igotzen dituzte
  • Cmaps tools: kontzeptu-mapa
  • Dipity : friso kronologikoak (kontuz, 3 dohan besterik)
  • Glogster: horma-irudi birtualak
  • Photopeach : diapositiba bizidunak
  • Formularioak  Google docs-en bidez
Ikasle-talde bakoitzak talde-kontua eta bloga dituzte. hasiera batean irakasleen bakarrik elikatzen zituzten blogak, orain, ordea, ikasleek ere gero eta gehiago hartzen dute parte.

  Lauro eta Urdaneta ikastetxen artean bururatu duten proiektua da. Biek jada Firts Lego League-an ( FLL Euskadi) parte hartu dute eta pentsatu dute Lehen hezkuntza ere komenigarriela zela antzeko bat garatzea. Burutazioen emaitza  Scratch. programa erabiltzea izan zen.
Programatzen ikasteko software  da, sei urtetatik gora edonork erabil dezake eta aurkezpen sinple batetik jolas konplikatu batera egin daiteke.   Programaren  erabiltzaileek  Scratch Day ere dutenez,  Josu Garro eta Borjaren artean " Scratch Eguna" antolatu dute. Ekitaldia Bilboko Alhóndigan ospatuko da datorren maiatzaren 21ean eta Lehen hezkuntzako 12 Ikastetxeen 5. eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte. 
Partehartzaileek proiektu bat aurkeztu behar dute 3 atalekin: aurkezpena, jolasa eta Legoko Wedo aplikazioaz bidez gauza bat. Horretaz gain, bere lana horma irudi digital batean komunikatuko dute.



Beste krokina batzuk:

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan