Geometria interaktiboa gehiago / Más geometría interactiva

Orain dela gutxi blog honetan beste sarrera antzeko bat komentatu nuen. Geometria oso edukin-multzo aproposa da material interaktiboak sortzeko eta , horregatik, Sarea halako proposamenez beteta dago eta, apurka apurka, aurkitu ditudan bakoitzean, hona ekarriko dut erreferentzia. Eta orain material maju batekin topatu naiz, oraingo honetan Extremaduran eginda. Bere izenbura, nola ez, geometria interaktiboa da eta honen atzean ikastetxeko eta unibertsitateko irakasleak daude: Cipriano Sánchez ( proiektuaren koordinatzailea), Mª Ángeles Adame, Luis Manuel Casas, Mercedes Mendoza, Ricardo Luengo, Carlos Alarcón, hain zuzen ere.

Materialak ( bi direlako)  bi multzotan banatzen dira: irakasleen txokoa, non proposamen didaktikoak azaltzen baitira, eta ikasleena.

Lehenengoan, matematika ikasteko eta, hain zuzen ere, geometria, printzipio metodologiko eta ikas-jarduera batzuk ematen dizkigute:

  • "Ikasleak matematika ikasteko fase batzuk pasatu behar ditu eta lehenengoa manipulatzea da" .Objetuak , bigarren fase batean sinbolikoak izatera pasatzen dira eta hirugarrenean eskemak,  errepresentazioak eta kontzeptu bihurtzen dira, abstrakzioa lortuz. Horregatik material manipulatiboak ezinbestekoak dira geometriaren irakaskuntzan, bai errealak, bai birtualak. 
  • Edukinak gradualki aurkeztu behar zaizkie ikasleei
  • Geometria edukin-multxo bezala Teknologiako proiektuarekin bat lotzea komenigarria dela adierazten dute, hala nola, neurtzeko tresnak eraikitzea ( talimetroa, goniometroa, plantxeta,  estadimetroa...) eta testuinguru errealak erabiltzea
  • Argazkilaritza matematikoa ezinbestekoa da bistaratzeko gaitasuna garatzeko.Honi buruzko gomendio batzuk ere ematen dira.

Ikasleen materialak:
  • Angeluak, sailkapena, erdikaria, neurria, harremanak, paraleloak
  • Triangeluak, nomenklatura, antzekotasuna, zurruntasuna, berdintza, Pitagoras teorema...
  • Poligonoak, sailkapena, ezaugarriak, propietateak, azalerak...
  • Denbora-pasak, glosarioa, argazkiak, bideoak
  • Matematikarien biografiak, liburu matematikoak


En castellano pulsando "más información"
La geometría es uno de los contenidos más adecuados para crear material interactivo, por lo que en la Red encontramos muchas propuestas. Ésta que os presento es un material muy majo realizado en Extremadura. por un grupo de profesores de centros y de universidad:  Cipriano Sánchez ( proiektuaren koordinatzailea), Mª Ángeles Adame, Luis Manuel Casas, Mercedes Mendoza, Ricardo Luengo, Carlos Alarcón, hain zuzen ere.


Los materiales (son dos) se dividen en dos apartados: uno para el profesor, con propuestas didácticas, y otro para el alumno.

En el primero nos ofrecen una serie de principios metodológicos y actividades concretas para enseñar geometría:
  • "El alumno, para aprender matemáticas, debe pasar por unas fases y la primera es siempre la manipulativa". Los objetos, en la segunda fase, pasan a ser simbólicos y, en la tercera, esquemáticos, consiguiéndose la abstracción y conceptualización de los mismos. Por eso es muy importante el uso de materiales manipulativos, tanto reales como virtuales.
  • Los contenidos deben presentarse siempre de modo gradual
  • Es conveniente  unir la geometría con proyectos tecnológicos, por ejemplo, la construcción de utensilios de medida (talímetro, goniómetro, placheta, estadímetro...) y emplearlos en contextos reales.
  • Imprescindible la fotografía matemática para el desarrollo de la capacidad de visualización. Se dan recomendaciones de uso.
Materiales para el alumnado:
  • Ángulos, clasificación, bisectriz, medida, relaciones...
  • Triángulos, nomenclatura, semejanza, igualdad, teorema de Pitágoras...
  • Polígonos, características, propiedades, áreas...
  • Pasatiempos, glosario, fotografías, vídeos
  • Biografías de matemáticos, libros

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan