Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2011

Klima aldaketa komiki batean / El cambio climático en cómic

Imagen
Amazings web-orri honetatik aterata, klima aldaketa lan egiteko baliabide polita dugu, komiki batean jarrita. Bere historia, azalpen desberdinak , datuak, ikuspuntu zientifikoa eta soziala...tipo eta pinguino baten elkarrizketan zehar ezagutzen ditugu. Pena bakarrik gaztelaniaz izatea. Norbait euskaratzera animatzen da?
Darryl Cunningham-en lana, Julián Palaciosek itzulpena

Hona hemen web-helbidea: Cómic cambio climático
Egilearen beste komikiak: homeopatía eta la conspiración lunar,

Erradiazioa eta babesa / Radiación y protección

Imagen
Nire eskuetara heldu da argitalpen kurioso bat. Honen atzean CSN (Consejo de Seguridad Nacional delakoa) dago eta, azken bolada honetan Organismo guztiek egiten duten bezala, eskoletarako materialak atera ditu. Erradiazioari buruz hainbeste iritzi entzuten dira, gehien bat talde ekologisten partetik, guztiz zilegizkoa, noski, baina beharbada falta zen ikuspuntu zientifiko hutsa, nahiz eta ofizialaren "kutsadura"rekin lagunduta izan, haien arteko konparazioak egiteko. 
Materialak (Lehen eta Bigarren hezkuntza) bi edo hiru maila dituzte, adinaren arabera, gehi osagai tekniko bat, oso informazio interesgarriekin: historia, atomoaren egitura, uhinak eta erradiazioaren espektroak, erradiaziaoren eraginak, legaltasuna,  aplikagarritasuna, hondakin erradioaktiboak...
Gai guzti hauek ikas-sekuentzi motza batzuen bidez lantzen dira, maila desberdinetara egokiturik
Radiación y protección radiológica Secundaria. Webean dago deskagatzekoRadiación y protección radiológica Primaria . Berritz…

Zientzia udalekuak 2011

Imagen
Iaz hasi zen programaren bigarren edizioa dugu aurrean. Hezkuntza Sailak eta ElHuyar Fundazioak 12-16 bitarteko gazteentzako tailerrak antolatu dituzte, zientzia -bokazioak eta zientziarekin ondo pasatzeko gogoak  pizteko asmoz.
Programaren barruan, bi natur irteera, zientziaren esperimentuak, urari buruzko ekintza baita aisiakoak ere aurreikusten dira. 3 txandetan antolatuta dago, bakoitzean 50 ikaslerekin, prezioa: 150 euro.

1.txanda: uztailaren 4tik 10era
2.txanda: uztailaren 11tik 17ra
3.txanda: uztailaren 18tik 24ra

Udalekuak Oiartzungo Aiako Parke Naturalean dagoen Arritxulo aterpean garatuko dira .
Izena emateko epea apirilaren 4an hasten da eta  15an bukatzen da. Inskripzioa hurrengo Web-orriaren bidez egiten da: Udalekuak

Hegaztien lanean

Imagen
Naturgaiakideek urtean behin, behintzat, material didaktiko multimedia berri bat sortzen dute ikasgelan erabiltzeko prest. Oraingo honetan, DBHko ikasleei zuzenduta, hegazkinak izan dira aukeratu duten gaia. Lehendabiziz animazio bat ikusten da  hegaztien informazioarekin: espezie desberdinak, eboluzioa, ohiturak, migrazioak, bizi-zikloa eta nola babesteko moduak. Bigarrenean, ikasgelarako jarduerak ditugu: hegaztien  memo,  pasaportea, asmakizunak... Eta, amaitzeko hanibat baliadibe: deskargatzeko liburuak eta gidak,  bideoak, infografiak, web-guneak eta Elkarte batzuen telefonoak Lan ederra, beti bezala
Hegaztien lanean

Kalkulo orriak eta beren aplikazioak / Hojas de cálculo y sus aplicaciones

Imagen
Orain dela gutxi, azken Jardunaldi Matematikoetan, Goyo Lekuonak erakutsi zigun kalkulo orri baten bitartez, hainbat ikas-jarduera garatzea posible zen. Bere materialak hurrengo esteketan daude, haien artean: MCM y MCM.DocSistemas.xlsEcuaciones segundo grado.xls Sistema de ecuaciones de 1er grado. Ppt Horretaz gain,  Eskola 2.0ko behatoki teknologikoan hurrengo monografiko interesgarria aurkitu dut:
Aplicaciones didácticas de las hojas de cálculo: Jolasak, indartze -jarduerak eta problemen ebazpena.

Mundu bat ikerketatzeko.

En castellano pulsando "más información"

Greenpeacek kontsumoaren apostua egiten du / Greenpeace apuesta por el consumo

Imagen
Hitz jokoa egiten saiatu naiz eta ez dakit lortu dudan. Gauza da Greenpeace Elkarteak kontsumoari buruzko material multimedia atera duela. DBH eta Batxilergoko ikasleak dira bere helburuak eta modu dinamiko eta interaktiboan, kontsumo arduratsuaren alde kokatzen ditu proiektuaren bost arlo: erosketak, klima aldaketa, muginkortasuna, publizitatea eta giza-partaidetza.
Actúa con tu consumoProiektuaren bloga
En castellano pulsando "más información"

Ikasbloggers

Imagen
Atzo, Bilboko Miguel de Unamuno Institutoan Ikasbloggers taldea berriro bildu ginen. Hona hemen kronika txiki bat:
ACER ESPERIENTZIA- IES URIBEKOSTA. RICARDO IBARRA Nahiko ezaguna den esperientzia hau (Ikasbloggak 2010, B04 Jardunaldi Pedagogikoak 2010, Eskola 2.0ko bloga) ) berriro palestrara atera da gure artean.  Getxoko Berritzeguneak bultzaturik, orain dela hiru urte hasi zuten DBHko 2. mailan, proiektu berak emandako ordenagailuen dotazioarekin ( ikasle bakoitzak bat eta bost irakasleen artean banatzeko)  eta Hezkuntza Sailaren laguntzarekin ( arbela digitala eta armairua)  . Familien kooperazioa eta, batez ere, zuzendaritza taldearen laguntza ezinbestekoak direla proiektu mota hauetan. Google Apps erabiltzen dute. Partehartzaile bakoitzak, bai irakasleak ( adibidea: Arantza Arredondo, bai ikasleak, bere Gmail kontua du eta, berarekin bat datozen aplikazioak: Sites, Calendar.... Partehartzaile guztiak  Site batean biltzen dira eta ikastetxe Web orri bera ere  Sites bat da.  Irakasle…

Smithsonian Museoa

Imagen
Atzo Telebistako saio bat ikusten (Bones, hain zuzen ere) bapatean konturatu nitzen  gauza bat hemen komentatzeko nuela. Telesaioa "Jeffersonian instituto" hipotetiko batean garatzen da, baina errealitatean Whasington dagoen Smithsonian -ean oinarrituta dago eta honek gogoarazi dit Erakundeak dituen museo ugarien artean, Natura museoa dugula oso interesgarria. 
Museoa 1910ean sortu zen eta 125 milloi espezimenen bilduma du, gizakien kultur objetuetatik izaki bizidun eta mineral guztietara.  Ni orain dela sei urte egon nintzen eta benetan bisitatzea merezi duela uste dut. Baina orain ez da beharrezkoa hara joatea bere Web-orrian3D bisita birtual zoragarria egin dezakegulako. Eta hau ez da bakarra, Smithsonianek oso Web berezi bat sortu duelako . Munduko ohian eta basoetan zehar dauden Web-cam aprobetxatuz, 202.000 animali basatien argazki bildu ditu "in fraganti" pillatuta. TokiakSmithsonian Wild du izena. Egin paseo elektroniko bat!


En castellano pulsando "más i…

Finantza hezkuntza / Educación financiera

Imagen
Ez dakit, krisialdia dela eta eta bankuak bere atzean daudela eta, baina finantza hezkuntzako gaia pilpilean dago. Azken berria da beharbada PISAren ebaluazioan sartuko ote den. Ni ez naiz sartzen burutazioa honetan, betidanik matematikan, gizarte eta natur zientzietan beharrezkoa dela pentsatu dudalako, hori bai, beti kontsumo arduratsua eta jasangarria kontutan hartuz eta ez bakarrik bankuen interesak. Horregatik, orain ateratzen diren material eta balibideak oso ondo datozkigula uste dut. Hau da, azken bolada honetan, berria: 
Rededucación financiera: gai honi buruzko proiektuak biltzen dituen web-orriaWWA-k ( Emakume nazioarteko bankua) manual de educación financiera  argitaratu du, familiei begiraDolceta: Kontsumo hezkuntzari zuzendutako tokia, finantzaren alfabetizazioko atala du materialarekin Bideoa interesgarriak: UNED: educación financiera paso a paso. Aurrekontu familiarra nola egiten denFabricados para no durar: RTVE-ren dokumentala, gaia. obsolestzentzia prog…

Geometria dinamika gehiago / Más geometría dinámica

Imagen
Oraingo honetan bai DBHan, bai Batxilergoan erabiltzeko aplikazioa aurkeztu nahi dut . Javako 67 appleten bitartez, geometriako kontzeptu simpleenak (triangelu, zirkunferentzia...) eta konplikatuenak (deribadak, integralak...) azaltzen dira modu grafiko batean. Atal bakoitzean gida didaktikoa dugu. Murtziako IES Orospedako irakaslea den Miguel A. Jorqueraren ekoizpena, oso baliogarria arbela digitalean erabiltzeko.

Geometría dinámica


En castellano pulsando "más información"

Ingurugiroari buruzko prestakuntza / Formaciones medioambientales

Imagen
"Ingurugela News" boletina jaso dut eta, beren berriak lapurtu gabe, hemen laster ospatuko diren prestakuntzako ekintza batzuk aipatu nahi ditut, guztiontzako baliogarriak iruditzen zaizkidalako.

Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako hondakin arriskutsuen kudeaketari buruzko Jardunaldiak. Martxoaren zehar ospatuko dira, 9etatik 14etara. Araban: 24an, Ingurumen Sailan, Lakun / Gipuzkoan: 29an, Donostiko Eason LHIan eta Bizkaian, 31ean, Erandioko Tartanga LHIan. Izenematea Ingurumen hezkuntzaren XX. Topaketak.  Apirilaren 1ean, Gasteizeko Jesús Guridi musika eskolan. Izenematea

En castellano pulsando "más información"

Geometria interaktiboa gehiago / Más geometría interactiva

Imagen
Orain dela gutxi blog honetan beste sarrera antzeko bat komentatu nuen. Geometria oso edukin-multzo aproposa da material interaktiboak sortzeko eta , horregatik, Sarea halako proposamenez beteta dago eta, apurka apurka, aurkitu ditudan bakoitzean, hona ekarriko dut erreferentzia. Eta orain material maju batekin topatu naiz, oraingo honetan Extremaduran eginda. Bere izenbura, nola ez, geometria interaktiboa da eta honen atzean ikastetxeko eta unibertsitateko irakasleak daude: Cipriano Sánchez ( proiektuaren koordinatzailea), Mª Ángeles Adame, Luis Manuel Casas, Mercedes Mendoza, Ricardo Luengo, Carlos Alarcón, hain zuzen ere.
Materialak ( bi direlako)  bi multzotan banatzen dira: irakasleen txokoa, non proposamen didaktikoak azaltzen baitira, eta ikasleena.
Lehenengoan, matematika ikasteko eta, hain zuzen ere, geometria, printzipio metodologiko eta ikas-jarduera batzuk ematen dizkigute:
"Ikasleak matematika ikasteko fase batzuk pasatu behar ditu eta lehenengoa manipulatzea da" .…

Alambique aldizkaria 67 / Revista Alambique 67

Imagen
Aurpegiaz aldatu da baina edukin aldetik ez, zorionez betiko kalitatearekin jarraitzen du. Ale honetan Lur Zientziak dira protagonistak, aspalditik ahaztuta. Geologiaren irakaskuntzak aldaketa nabarmena bat behar dutela eztabaidatzen da, batez ere gaur egungo gazteek duten zientziaren pertzepzioa - ez duela bizitzarako balio - aldatzeko. Behar beharrezkoa ikusten da ikuspuntu praktikoa ematea lurraren funtzionamenduari, gizakiaren eragina aztertzearen bitartez, bestela inolaz ere ez dugu ulertuko gertatzen diren fenomeno handiak, hala nola, klima aldaketa edo desertifikazioa. Beste aldetik, planetaren konpletaxuna ulertzea inportantea da, etengabeko eboluzioan dagoela eta zeintzuk diren dinamika bideratzen duten aldagaiak , guk lurraren natur baliabideez baldintzatuta gaudelako. Honi buruzko artikulo batzuk ditugu: " Alfabetización en CT", "Un modelo para el funcionamiento interior terrestre", "Interacciones entre subsistemas terrestres", "La coevolu…

PISA: ikas-jarduerak eta errendimenduarekiko harremanak / PISA: relaciones entre actividades educativas y rendimiento

Imagen
Oso liburu interesgarria heldu da nire eskuetara eta komentario bat merezi duela pentsatzen dut. Hezkuntza Ministerioko argitalpena da eta, normalean agertzen ez diren  PISAren ebaluazioaren datu batzuk aurkezten ditu. PISAko ikerketek informazio ugari pilatzen dute galdesorten bidez eta dena ez da erabiltzen edo, hobeto esanda, ez da ikusgai agertzen emaitzen berri emateko orduan. Hauetariko bat zientzietan garatzen diren ikas-jarduera nagusiak dira, hain zuzen ere, liburuak analizatzen dituenak. 6 Herrietako sistemen ikerketa egin da, datu sistematikoekin ( Finlandia, Kanada, Frantzia, Espaina, Mexiko eta Grezia) eta zientzietako irakaskuntza hobetzeko ikas-praktika nabarmenak atera dira. Emaitzak harrigarriak dira batzuetan. Bi aldagai neurtu dira atala bakoitzean: errendimendua eta interesa
Eskolaz kanpoko ekintzak eta zientziarekiko errendimendua: Oso nabarmena da kanpoko zientzia-jarduera gehiago garatzen duten Herriek, nahiz eta zientziarekiko interesa gehien pizten dituztenak i…

CEIDAko blog berriak / Nuevos blogs del CEIDA

Imagen
CEIDAtik bi blogen erreferentzia bidaltzen didate. Biak guztiz berriak, aurten hasita, baina etorkizuna ikusten zaie. Batean berri interesgarriak komentatzen dira eta irakasle-mintegi bati zuzenduta dagoen arren, Sarean kokatzen den guztia guretzat bikaina, ezauguera elkartrukatzen delako. Bestean, Euskadiko naturguneetan antolatzen diren ekintzak aipatzen dira. Interes handia du azken honek , hainbeste deialdi eta informazioaren aurrean, toki batean bilduta izatea beharrezko zelako. Aurrera!

EmintegiNatur guneak



En castellano pulsando "más información"