Matematikako irakasle hauek!

Orain dela urte batzuk Berritzegunean ikastaro bitxi bat egin genuen. Arlo desberdinetako irakasleak bildu ziren azaltzeko nola ematen zuten klasea, hau da, bost minututan irakasle bat arbelara atera zen eta han besteei edukin bati buruzko azalpen txiki bat ematen zien. Bakoitzak oso estilo desberdina izan zuen, hau zen lehendabiziko ondorioa. Gauza da haien artean fisikako irakasle batek bektoreez egin zuela berba eta inork ez zuen ulertu bere azalpena...beste fisikako irakasleak eta neuk izan ezik. Bapatean, beste irakasle honek adierazi zuen berak kontzeptu bera azaltzeko erabili zuen adibidea eta hara non, orain bai, jendearen abotza argi entzun zen: bale, honekin bai, kontxo!

Azalpenak emateko estiloak garrantzi handia du , tonua, argitasuna, adibideak, arbelaren erabilpena...ikasleek eskertzen dute.

Eta zertarako haibeste errolloa? ba, ondorengo irakaslearen lana aurkezteko: la casa de Gauss blogaduna. Ez dakit bere ikasleen iritzia nolakoa izango den, baina nik, behintzat, bere bideokanala ikusita, polinomioak beste modu batean ikusten ditut. Ah, eta ikasleen lana ere bikaina da!




Informazio-iturria: Matemáticas a nuestro lado

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan