Matematika dinamikoak


Oso fama handia hartu du Arrigorriaga instututoko Matematika Sailak, azken urte honetan hainbat Ekitalditan egoteagatik. Pasa den ekaineko Ikasblogan ( “Matemáticas sin tiza”) ezagutu genuen bere lan bikaina eta, handik geroztik, nire "faboritoseetan" daude bere berriak - eta beti daude - ezagutzeko. Arbela digitala bere ikasgeletara heldu eta berehala lanean jarri ziren baliabideen bila eta bereak propioak garatzen. Gustoa behin harturik, web 2.0ri ekin zioten: Box, Sites, Moodle, Google docs, proiektu komunak, blogak.... Gaur egun, esan dezakegu erreferentzia bat direla matematika eta IKTren munduan. Orain dela gutxi, eta horretara nihoan, beste "mateblog" berri bat dutela: matematika dinamikoak, Alazne Zarate ,  Manuela Virto eta Juan Carlos Guerra irakasleak bere atzetik, matematikari buruzko ariketa elektronikoak eta arbela digitalean erabiltzeko baliabideak . Kalitatea!

Ez ahaztu besteak!: Pi zenbakia, Zenbakiak 

Matematikako mundua mugitzen dabil

Comentarios

  1. Mila esker gutaz duzun iritziaz. Dena dela, aipatu behar dizut, matematika dinamikoak es dela nik egindako lana, baizik eta Alazne Zaraterena, eta badakizu , "erregearentzat erreagearena dena". Egundoko lan honen atzetik nire laguna doa, eta ni, beti, bere atzetik, ikasiz.

    ResponderEliminar
  2. Manuela, zuzenduko dut orduan, baina nire partetik talde lana dela garrantzitsuena. Segi honela!

    ResponderEliminar
  3. Goian ondo aipatzen den moduan talde lana da eta honetan Juan Carlos Guerra gure kidea ere ezin dugu ahaztu. Mila esker guztioi eta ea denon artean ez bakarrik matematikaren mundua, irakaskuntza osoa ere mugitzen dugun!!
    Zorionak Pilar zure blogagatik.

    ResponderEliminar
  4. Niri dagokidanez, mila esker post honengatik! Espero dugu hemendik aurrera ere bide honetatik jarraitzea.
    Agur bat.

    ResponderEliminar
  5. Honela jarraitzen badugu...gero eta blog honen jarraitzailea izango ditut nik. Zelako sarrera eranginkorra egin dudan! jakingo banu...(txantxetan nago)
    Mila esker hirurei (eta matematikako Saila osoari, badaezbapa norbait geratzen den)

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan