Eskola porrota

Aste honetan palestrara atera da Androulla Vassiliouk, Hezkuntzaren komisarioa, adierazi duen keska Espainian gertatzen den eskola porrotaren igoera dela eta. Badirudi, nahiz eta  fenomenoa Europa osoan gertatzen den,  hemengo eskola porrotaren tasa %31,2  ehunekoa da, %14,4 europearraren alde.  Euskadiko tasa, zorionez,   antzekoa dugu ( % 14) baina, hala eta guztiz, europear helburua,  etorkizunari begira, % 10era  jaistea da.
Argi dago harreman zuzena dagoela  langabeziaren tasa eta eskola porrotarenaren artean. Ikasleek lanpostua ahalik eta lasterren aurkitzeko nahiak batzuetan ikasketak bertan behera uztea sortarazten du, baina, aldi berean, aztertu behar da "nahai" honen atzean dauden zergatiak, zer ez die ematen hezkuntzak ikasgeletan ez jarraitzeko, zer den gazteak erakartzen duena.

Beharbada pasa den irailean ospatutako  azken DIM Jardunaldietan gako batzuk aurki ditzakegu, gai nagusia, hain zuzen ere, eskola porrota izan delako.  Oso komunikazio interesgarriak ditugu, baina, beti  denbora gutxi dugunez, Pere Marquésen blogean dauden ondorioak irakurtzea gomendatzen dizuet. Hauetariko batzuk:
  • Eskola porrotaren % 25 Lehen Hezkuntzan sortzen hasten da
  • Kari nagusiak ondorengoak dira: interes falta, motibazioarik ez, ezagupen eskasa eta ikasteko teknikak ez izatea
  • Ikasleek ikusi behar dute Kurrikuluma  baliogarria dela, zentzua eman behar zaio
  • Gaur  egun emozioen kontrola eta baloreak  lantzea ezinbestekoa da
  • Irakaskuntzaren eredu berrien benetako beharra behar dugu, memorizazioa bigarren tokira uzten eta ikasleari protagonismo gehiago emanez
  • Elkarlana izan beharko litzateke ikasteko eredua, ikasgelako eszenatokia aldatuz
  • IKTren erabilera zabala eta edozertarako ere ezinbestekoa da: informazioa bilatzeko, lan kolaboratiboak egiteko, komunikatzeko...
  • Irakasleren paperaren aldaketa, ikasleen orientatzailea. Irakasleen arteko lana bultzatzea
  • Oztoporik larriena erabiltzen den ebaluazio sistema da. Gaur egun balorazio teknika ugari ditugu, zergatik ez dugu erabiltzen?
  • Eskola bera gizartera zabaltzea , ikaslearen baloreak aldatzeko motorra izan daiteke
  • Eskolak kolaborazioa eta ikasleen eta irakasleen arteko laguntzak bultzatu behar ditu ( "guztiok irakatsi ahal dugu")
 Aspalditik entzuten ditugun estrategiak eta bakarrik irakasle gutxi praktikan jartzera ausartzen dira.
Oso dokumental interesgarria. Escuelas de segunda oportunidad

En castellano

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan