Ikas unitateak gaitasunak kontutan harturik

Behin baino gehiagotan aipatu dut hemen Berritzegune Nagusiko lan bikaina eta nola isladatzen den material zehatz batzuekin. Hauetariko bat curriculuma, oinarrizko gaitasunak eta hobekuntza planeei zuzenduta dagoena da, bere Web-orrian jarrita.  Dokumentu ugari ditugu curriculuma ezagutzeko, orientabide didaktikoak arlo guztietan, hobekuntza planarako ereduak eta argibideak gaitasunetan eta, orain komentatu nahi dudana, material didaktikoa. Aspaldi ezagunak dira aholkulariek egindako ikas-sekuentziak matematika eta Zientzia arloetan, pasa den astean Internetean jarri dituzten beste ikas unitate paketea: irakasle lan taldeek garatutakoa

Lehen Hezkuntzarako 13 sekuentzia ditugu matematikan eta ingurunean eta Bigarren Hezkuntzan, bat matematikan  eta 6 Natur zientzietan. Gaitasunei begira programaturik, oso eredu onak dira eta euskeraz!
Carmen Markina (Artaza Romoko BHI) , Begoña Artigue ( Aixerrotako BHI) eta Fernándo Garatea (Gernikako BHI) egileak izan dira. Mila esker.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan