Google Global Science Fair

Googlek berriro harritzen gaitu eta oraingo honetan zientziarekin zerikusirik duen proiektu batekin. Proiektua  Google Global Science Fair deitzen da eta bere atzean , Googlez gain , CERN, The LEGO Group, National Geographic eta Scientific American daude. Ekimenean mundu osoko 13-18 urte tarteko  ikasleek parte har dezakete ( ikasle bakar batek edo talde bat, hiru ikaslerekin azkoz jota ) beren irakaslearekin zuzenduta eta ikerketa zientifikoa aurkeztean datza. GMail kontua eskuratu eta gero, proiektuaren web-gunean harpidetza egiten da hara "igotzeko". Proiektua Google Sites batean burutzen da  ingelesaz . 
Hiru sari nagusiak daude. Lehenengoa,  Galapagos irletara joateko bidaia da National Geographic-ren "Endeavour" itsatsontzian, gehi eskolako beka bat, gehi entrepresa antolatzaileen bisitaldia gehi LEGOren opari pertsonalizatua...demasa, ez da?

Apirilaren 4atik gora hasten da proiektuak aurkezteko epea. Ea animatzen zareten!
Castellano

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan