Teknoskopia lehiaketa

ElHuyarreko lehiketa bat amaitzen denean, beste bat hasten da, Teknoskopia 2010.  Hau bere 6. urtea izango da eta guztiz berriztuta datorkigu, sariak barne.  Orain arte ideia-lehiaketa izan da helburua, orain, berriz, proiektu-lehiaketa.  Bi modalitate daude:
  • Ikerketa lan-proiektua: arazoa konpontze aldera haren jatorria aztertzea, esperimentuak egitea, teoria bat asmatzea, azterketa soziologiko bat egitea....
  • Proiektu teknologikoa: gailu, tresna, software, erreminta, makina, zirkuitu edo tramankulu bat diseinatzea. 
DBHko 2. zikloko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleek har dezakete parte Teknoskopioan, gehienez hiru laguneko taldeetan antolatuta.  Lehendabiziz blog bat sortu eta gero jarraibideak segi behar dituzue .

Epeak ondorengoak dira:
  • Izen-ematea: azaroaren 8tik aurrera.
  • Arazoa aukeratzea (blogean idatzi): urtarrilaren 14a
  • 1. faseko azken lana entregatzea: apirilaren 15a.
  • 2. faserako talde hautatuak handik bi astera jakinaraziko dira.
  • 2. faseko ekitaldia eta sari-banaketa: maiatzean.
Sariak: ordenagailu ultraeramangarri bat, iPodak eta astebeteko egonaldia Tecnalia korporazioko zentro teknologiko batean jasoko dute saritzat. Egonaldi horretan, benetako ikertzaileekin lana egiteko aukera izango dute.

Teknoskopia 2010


Teknoskopioa proiektu-lehiaketa from Lorea Arakistain on Vimeo.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan