Ekuazioak / Ecuaciones

Aurreko sarreran Berritzeguneko Jardunaldi Digitalak aipatu ditudanez, orain burura etorri zait diapositiben aurkezpena egiteko erabili ditudan adibide batzuk. Azken hamarkada honetan informazioaren tratamenduaren eboluzioa nolakoa izan den erakusteko,  ekuazioei buruzko proposamen birtual batzuk bilatu nituen. Bakoitzak bere garai izan du,  baina nahiz eta batzuk zaharrak eta beste batzuk modernoagoak izan, nahiko ondo ikusten da nondik nora joan den joera metodologikoa. Ikusi:
  • Ecuaciones . ekuazioak bideotan .E-Gauss proiektu honetan irakasle batzuek ,arbela baten aurrean, matematikako kontzeptuak (oraingo honetan ekuazioak) azaltzen dizkigute. 
  •  Atenex proiektua: azalpen klasikoak erakargarriak izateko nahian. Eta, ikas unitate klasikoetan bezala ere, azkenean sorpresa du : magia
  •  Álgebra con papas:  Andaluziako IES Diego Gaitáneko txokoa, ariketa ugari Hot Potatoes aplikazio honen bidez eginda.

  • Códigos secretos:  "Santillana en Red" proiektuaren barruan dagoen ikas sekuentzia honetan, ekuazioak kode sekretuak izango balira bezala planteatzen dira hasieran. ideia ona, nahiz eta gero sekuentzia klasiko laster bihurtzen den.
  • Libros vivos. SM argitaletxeko sekuentzia
  • La Jaima de las balanzas: 2001ean sariduna izan zen ikas unitate birtuala. Oinarrizko algebra azaltzeko ipuin baten bidez egiten da eta, kontakizuna garatzen den bitartean simulazioak, sinpleak baina oso adierasgarriak,  erabiltzen dira. Hona hemen beste simulazio antzeko bat. Eta beste bat
  • Bingo: Ana García, Azaquiel Taldekidea

 Eva Perdigueroren planteamenduak ekuazioak lantzeko:
 Bistan dago, argitaletxeek ikasgelako eredu klasikoa Internetera eramanda mantentzen dutela. Beharbada baliogarria, baina ez dute berriztapen metodologikorik ematen. Baliabide guztiak, neurri batean edo bestean erabil ditzakegu klasean, baina inportateena estrategia metodologikoa da, nondik abiatzen gara, zein izango den ikasleen lana, ariketak zertarako egiten ditugun, matematika praktikoa (eta ludikoa) aurkeztu ...zuek azken hitza daukazue.


En castellano pulsando "Más información"

En la entrada anterior mencionaba las Jornadas Digitales y me ha venido a la cabeza que estuve preparando una serie de recursos sobre el tema de ecuaciones y observé cual es la evolución de la información que hay en la Red en esta última década.

Aquí se comentan varios recursos, unos muy clásicos, lo del aula pero pasado a la virtualidad, normalmente de la mano de las editoriales y otros, simulaciones mas o menos atractivas...hasta algunos planteamientos mas lúdicos y motivadores. la conclusión es que no importa lo que usemos, sino mas bien como lo hagamos, con que estrategia metodológica.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan