Zientzia eta teknologia ongizate gizartean

 Sarrera honetan orain dela gutxi atera den liburu bat gomendatu nahi dizuet: 
Zientzia eta Teknologia ongizate-gizartean. Egilea: Luis C. Zaballos 
Erein argitaletxea


Kontrazalak liburuaren mamia laburtzen du oso ondo:
"Tradizionalki, pinturari, musikari, literaturari, zinemari eta arteari lotuta egon da kultura, eta ez, aldiz, fisikari, kimikari, ingeniaritzari edo teknologiari. Hamleten egilea edo Mozart ez ezagutzea kultura-gabeziatzat jotzen da. Ez da berdin jokatzen baldin eta norbaitek Newtonen legeak ezagutzen ez baditu edo elementuen taula periodikoa zer den ez badaki; orokorrean, nahiz eta zientziaren printzipioen oinarriak edo teknologiaren funtsezko eginkizunak ezagutu ez, oso landutzat jo daiteke pertsona bat. Guztiz harritzekoa da zein irizpide ezberdinak erabiltzen diren zientzia arloko ezagutza falta balioesteko beste edozein arloren aldean"

Zientzia eta teknologiaren menpean bizi garen mundu honetan ezinbestekoa da oinarrizko “alfabetizazio zientifikoa” izatea. Liburuan gaur egungo zientzia-ikerketetatik ibilbide bikaina egiten da, orain pil pilean ditugun gaiei birpaso ederra ematen zaie,  baita zientziak garatzen duen metodoaren hausnarketari ere. Irakurtzen da gustora, eta, gainera,  kapitulu batzuk  Mundu Garaikiderako zientzietan oso erablilgarriak izan daitezkeela pentsatzen dut. Guztiz gomendagarria.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan