Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2010

Matematikako 100 problema / 100 problemas de matemáticas

Imagen
CEFIRE de Elda-k duen  baliabide-Web orri bikainean aurkitu dut . Matematikako 100 problemen bilduma da 124ko dokumnetu batean isladatuta. Bere egilearen hitzetan,  Germán Bernabeu , : " Problemen bilketa da, bai matematikako irakasleentzat - ikasgelako proposamenak - bai interesatuta dagoen edonorentzat. Bere helburua 12-16 edineko ikasleak dira". Ez  du problemen irtenbirik.

100 problemas matemáticos

En castellano, pulsando "Más información" 

Aritmetika ingelesez / Aritmética en inglés

Imagen
Eva Perdiguero irakasleak beti harritzen nau. Matematikako irakasle langilea, ez du baliabideei buruzko bloga, baizik eta berak garatzen ditu balaibideak eta, blogaren bitartez, gurekin elkartrukatzen ditu. Horregatik nire "gogoetan" dago material eta ideia berriak aurkitzeko orduan. Azkena:  DBHko 1. mailako ikasleentzako aritmetika- oinarrizko hiztegia ingelesaz!. Esan dudana, demasa.

Evaren txokoa ISSUU aplikazioan

En castellano, pulsando "Más información"

Plastikoak: ikas unitatea / Unidad didáctica de plásticos

Imagen
Teknologiako DBHko 3. mailako ikasleei zuzenduta, Domingo Cruz irakasleak ikas unitate bat antolatu du baliabide elektronikoekin: Los plásticos .  Ikas unitatearen baliabide-sekuentzia hurrengoa da: Mapa kontzeptuala Cmap Tool aplikazioaren bidez egindaDiapositibak informazioarekin Google docs batean (jaitsi ahal dugu)Web helbide batzuen estekak, animazioak eta informazioarekin Ikas unitate birtuala (SM, libros vivos)Plastikoen erabilpenei buruzko txosten informatzailea 
Irakasleentzako gida didaktikoa ere badu. Sekuentzia sinplea, baina  adibide ona IKT-ren munduan sartu berriak bagaude. Oso aproposa arbela digitalean erabiltzeko


En castellano pulsando "Más información"

Naturzientziak´blog

Imagen
Berritzegune Nagusiko aholkularia Natur Zientzietan eta nire kidea den Elvira Gonzálezek bloga estreinatzen du: Naturzientziak´blog. Bere helburuak ondorengoak dira:
Programatuta dauden eremu zientifikoari buruzko jarduera intergarrien berri emateaEremu honetan garatzen diren hezkuntz esperientziak ezaguztarazteaZientzietako irakasleei interesatzen zaizkien ekimenak zabaltzea (Jardunaldiak, ikastaroak...)
Hau ez da Elviraren lehenengo bloga, beste bat ederra du: Mundu Garaikiderako Zientziak eta  Zibereskolan
blog kolektiboan ere partehartzaile aktiboa da.


En castellano pulsando "Más información"

Matematikazaleok

Imagen
Gure kidea den José Manuel López Irastorzaren ekoizpena da ,  "Matematikazaleok" , noizean behin bidaltzen duen buletin matematikoa. Hila honetan berri ugari  ekartzen ditu eta hemen komentatzen dut:
Geogebra programa ezagutzeko bi materialak: Manual para Geogebra (Alexánder Borbón) eta momentu honetan garatzen ari den Garatu ikastaro baten materialak, Matemáticas dinámicas en el aula ( Manuel Sada) Aurreko sarreran aipatutako PHET simulazioak: Koloradoko Unibertsitatean sortu zen  PhET proiektua (Interactive Science Simulations) oarin 100 simulazio inguru ditu arlo eta hizkuntza desberdinetan:  phisics (76), biology (18), chemistry (26), earth sciencies (12) eta maths ( 25),  español(91) etaeuskaraz(9) . Berak egindako bideo azaltzaileak: Representación de funciones de grados 0, 1 y/ó 2Iaz egindako matematikaren baliabideen bilduma ingelesez.
Demasa! Mila esker José Manuel


En castellano, pulsando "Más información"

DBHko 1.mailarako baliabideak / Recursos para 1º de ESO

Imagen
Eskola 2.0 programa zenbait komunitate autonomoetan hemen baino aurreratuta dago eta DBHko 1.mailan kokatzen da aurten. Andaluzia, hain zuzen ere, hauteriko bat da. Horretarako beren "motxila digitala", balibideen bilduma, prestatu dute. Motxila honetan sartu naiz eta , balibideen artean,  batzuk aukeratu ditut zurekin konpartitzeko: Ciencias de la naturaleza 1º ESO: Pablo Acosta irakasleak egindako bilduma . 8 ikas-unitateak, ez garatuta, baizik eta programatuta IKT-ren baliabideak kontutan hartuz. Ikasle eta irakasleentzako materiala, gehi arloko programazioa. Libro interactivo de matemáticas :  Juan M. Rodríguez eta Joaquín García. Descartes-en appletak erabiliz,  1.mailarako simulazioen bilduman datzaThe crown jewels:  disziplinarteko proiektua. Irlandan eta Britaina Handian zeharko bidai proposatzen da eta, etapa bakoitzean ataza bat planteatzen da. Sariduna izan da.Simulaciones Phet: zientziak, teknologia eta matematikan erabiltzeko simulazioak
Ikastetxeen esperientzia…

Fisika diseinuan aplikatuta / Física aplicada al diseño

Imagen
Hurrengo sukaldaritzako tresnen diseinuak harritu nau, fisikaren printzipioak zuzenean aplikatzen direlako. Federica Castagno eta Sara Petrucci-ren bilduma,  Fisica Applicata.  Hona hemen "el vasco comunicante"
Me han llamado la atención estos diseños de utensilios de cocina donde se aplican  principios de física explicítamente. Propuesta de Federica Castagno y Sara Petrucci con su colecciónFisica ApplicataHe auí el "vasco comunicante"
Informazio-iturria: El tao de la física

Zientzia Astea 2010 / Semana de la Ciencia 2010

Imagen
Azaroa heltzear dago eta berarekin batera gure eremuko urteroko ekimena: Zientzia Astea. Unibertsitateak, Hezkuntza Sailak eta Bilboko Udalak antolatzen duten Jardunaldiak, bisitatzeko erakustoki zientifikoak zein parte hartzeko tailerrak gure esperuan egongo gara. Aurtengo programa azaroaren 11tik 14ra ospatuko da Bilbon, eta 11tik-13ra Donostin eta Gasteizen. Ikastetxeen bisitak osteguna eta ostiralean egingo dira. Ez dugu karparik izango, baizik eta areeto batzuen barruan egonga da erakusketa, hain zuzen ere:ak Bilbon: AlhóndigaDonostin : Unibertsitateko "I.M. Barriola" eraikuntza
Gazteizen. Unibertsitateko IIAG-CIEA zentruan (Lucio Lascaray)Ez ahaztu zuen argazki kamarak, gero Zientzia Asteko irudi guztiak Web orrian ikusgai geratuko dira eta.

Laster programa osoa izango dugu betiko Webgunean. Hona hemen Bilboko aurrerapen bat:

Erakustokiak:
Unibertsitateko ikertzaileak: fisika, matematika, geologia, astronomia, nautika, robotika, teleko world, biologia, itsas ekosistema, gene…

Zientzia eta teknologia ongizate gizartean

Imagen
Sarrera honetan orain dela gutxi atera den liburu bat gomendatu nahi dizuet: Zientzia eta Teknologia ongizate-gizartean. Egilea: Luis C. Zaballos 
Erein argitaletxea

Kontrazalak liburuaren mamia laburtzen du oso ondo: "Tradizionalki, pinturari, musikari, literaturari, zinemari eta arteari lotuta egon da kultura, eta ez, aldiz, fisikari, kimikari, ingeniaritzari edo teknologiari. Hamleten egilea edo Mozart ez ezagutzea kultura-gabeziatzat jotzen da. Ez da berdin jokatzen baldin eta norbaitek Newtonen legeak ezagutzen ez baditu edo elementuen taula periodikoa zer den ez badaki; orokorrean, nahiz eta zientziaren printzipioen oinarriak edo teknologiaren funtsezko eginkizunak ezagutu ez, oso landutzat jo daiteke pertsona bat. Guztiz harritzekoa da zein irizpide ezberdinak erabiltzen diren zientzia arloko ezagutza falta balioesteko beste edozein arloren aldean"
Zientzia eta teknologiaren menpean bizi garen mundu honetan ezinbestekoa da oinarrizko “alfabetizazio zientifikoa” izatea. Lib…

Aragoiko Jardunaldietako esperientziak / Experiencias de las Jornadas de Aragón

Imagen
Pasa den ekainean ospatu ziren Aragoieko IX. Hezkuntzako Jardunaldiak, hezkuntza praktika onak zabaltzeko. Esperientzia asko eta onak aurkeztu ziren, Etapa eta maila guztietan eta  irakurri ahal ditugu Webean egoteari esker. Elkarlana, lan proiektuak, arloeen arteko proiektuak eta IKT-ren erabilera izan ziren aipatu ziren gai nagusiak. Azterketa bat eginda, hauexek dira gure eremurako lan interesgarriak: ¿Qué hubiera hecho Phileas Fogg con Google Earth? Una mirada a los avances tecnológicos desde el siglo XIX al siglo XXI. (David Tello , Alberto García). DBHko 2. maila, ingelesa, matematika eta teknologia arloen arteko proiektua. Oinarria Julie Verneren "Around the world in eight days" liburua izanda, ingelesean liburua irakurtzen eta lantzen da hizkuntza aldetik, teknologian garai hartako aurrerapenak aztertzen dira (trenbidea,  Suezeko kanala) eta matematikan, Google Earth aplikazioaren bitartez, Phileas Foggen bidaien geldiguneetan d…

Lan Proiektuak Aula aldizkarian / Proyectos de trabajo en la revista Aula

Imagen
Azken Aula aldizkaria arloen arteko proiektuei zuzenduta dago (Aula, 195 zenbakia) . Monografiko honetan hainbat artikulo daude, batzuetan proiektuen egitura eta ebaluazioa aztertzen da eta beste batzuetan, ikastetxeko esperientziak aurkezten dira. Gure eremuko bi hurengoak dira. Zer egin dezakegu energia aurrezteko? Estellako Lizarra Ikastolaren proiektua. DBHko 2. mailan garatzen dute, Natura, Matematika, Euskera eta informatika arloetan. Gaia energia denez, ikastolaren ekoauditoria energetikoa egiten dute, ikastetxeko elektrizitate-kontsumoa neurtuz eta aurrezteko proposamenak prestatuz. Lana bideratzeko WebQuestak erabiltzen dituzte. Artikulotxo bat euskeraz irakurri ahal da Ikastolako aldizkarian, Keinu, 15. eta 16.orrietan.Water saving awards. IES Joan Oró (Lleida). Oraingo honetan uraren kontsumoa kalkulatzen dute ikasleek, bai mundo mailan, bai bere etxekoa, eta emaitzekin horma irudi digitalak eraikitzen dituzte.Proiektua Agenda 21ean sartuta dago eta DBHko 1.mailan garatzen d…

National Geographic gaztelaniaz / National Geographic en español

Imagen
Terra-ren kolaborazioarekin, National Geographic-ek bere Webaren gaztelaniazko bertsioa  kaleratu du. estilo bereakoa da, bai bere diseinu aldetik, bai bere atalen antolakuntza..
Aipagarriak diren edukinak beren 200 bideo, animaliak, ingurugiroa eta bidaiei buruzko txstenak eta argazkien bilduma izaugarria eta beren programen informazioa ( adibidez, azkena: Big Cats)

En castellano pulsando "Más información"

Hileko bideoak / Vídeos del mes

Internetek hainbeste informazioa duenez, ez zaidala posiblea nahi dudana hona ekartzea eta horregatik blog honen eskumaldean "Elementos compartido" atalean  duzue gauza gehiago . Etengabe beste blogak eta Weborriak arakatzen ditut zeozer berrien bila eta  beti ikusten ditut klasean erabiltzeko bideoa politak , eta beti pentsatzen dut ea merezi duen Zientziaberrin jartzea, haibeste daude eta!
Beraz,  bitxiak iruditu zaizkidan hilean behin zerrendatu dut hemen, zuek ere disfrutatzeko eta bide batez irakurtzen ditudan blogak ere ezagutazten ditut. Hona hemen lehenengoak:

Informazio-iturriak:
Ciencia en el XXI
Mondo Medico
Tito Eliatro dixit
Tecnología obsoleta









EHUsfera

Imagen
EHUsfera Euskal herriko Unibertsitateko blogosfera da. Metablog honetan Unibertsitateko irakasleek bere txoko pertsonala dute artikuloak edo komentariok egiteko. Haien artean batzuk Bigarren hezkuntzan ere interesgarriak dira, gaiak orokorrak edo bitxiak direlako. Nik ondorengoak azpimarratzen ditut:
Cine, Literatura y medioambiente. Luis Eduardo Angulo. Nola islatzen diren ingurugiroaren arazoak zineman eta literaturan / Cómo se reflejan los problemas medioambientales desde el cine y la literatua Uhandreak: Juan Ignacio Perez Iglesias. Animalien biologiari buruzko kasu, eredu eta pasadizoakAnimalia. Juan Ignacio Perez Iglesias. Animalien fisiologia / Fisiología animalGenetika Medikuntza. Asier Fullaondo. Genetika eta MedikuntzaVideos educativos de Matemáticas. Eugenio Bravo Sevilla. Conceptos matemáticos en vídeoCiber·Cristal. Jose Luis Pizarro Sanz. Cristalografía, Mineralogía y recursos en la red Mikrobios. Guillermo Quindós Andrés. Relación de los microorganismos y el ser humano Un…

FOSMINER

Imagen
Pixka bat berandu, baina ezin dut utzi FOSMINER mineral-azkoa aipatu gabe . Urtero ospatzen den erakusketa honetan mineralak eta fosilak aurkituko dituzue, ikusteko eta erosteko. Datorren astean, urriaren 22tik 24ra Barakaldoko BEC-ean.


Feria de minerales y fósiles FOSMINER. En el BEC del 22 al 24 de octubre.






Hizkuntz gaitasuna / Competencia lingüística

Imagen
Hizkuntz gaitasuna hobetzea beren dimentsio desberdinetan, ikastetxeen hobekuntza plan guztietan aipatzen da helburu bezala. Hau dela eta, hizkuntza nola landu arlo guztietan handik eta hemendik agertzen den gai pottoloa da. "Denok hizkuntzako irakasleak gara" lelopean, "testu-komentario" bezalako kontzeptua gutxi gora behera lantzen duten baliabide eta materialak  gomendatzen ari dira. Orain dela gutxi Leer.es Web-atariarenak aipatu nituen eta orain Nafarrako Gobernuak , bere irakurmena hobetzeko plangintzan,  atera dituenekin topo egin ditut.
Uste dut ez daudela gaizki pentsatuta  eredu bezala, baina, mesedez, dauden moduan soilik erabiltzen baditugu...akabo.
Gure arloak nakino deskriptiboak dira berez edo, hobeto esanda, era honetan agertzen dira testu liburu gehienetan. Testuak irakurri eta ulermenezko jarduerak egitea ezinbestekoa den arren, hizkuntz gaitasuna azkoz hobeto landuko litzateke beste ikas-jarduera esangurantsuagoak egingo bagenitu: irakurmen koopera…

Ikasgelako lan-proiektuak / Proyectos de trabajo para clase

Imagen
Eduteka Web-ataria oso ezaguna da IKT -ren inguruan mugitzen garen artean. 9 urte daramatza Internetean hezkuntzarako baliabideak eta prestakuntza zabaltzen. Azken honetako adibide onak bere moduloak dira eta, nahiz eta denak interesgarriak izan, haien artean bat gomendatu nahi dizuet: ikasgelako lan-proiektuak. Zergatik? hezkuntz gaitasunak garatzeko estrategia metodologiko gomengarriena delako.  Moduloak  proiektu mota desberdinak biltzen ditu Etapaka sailkaturik eta guztietan IKT-ren erabilera ziurtatuta dago ( kalkulo orriak, testu-prozesadorea, diapositiben aurkezpena, blogak...)  Gure proiektu propioak sortzeko ideia onak.
Matemáticas:  Números, geometría, medidas, álgebra, funciones, probabilidad y estadísticaCiencias: biología, física, química y ecologíaEn castellano pulsando "Más información"

Zientziategia

Imagen
Hezkuntza Sailak guri interesatzen zaigun Weborri berri bat ireki du: ZIENTZIATEGIA. Izen aproposa du, azken zientziari dagozkion berri zientifikoak biltzen dituelako. Bere barruan baditugu: Ekimen zientifikoari buruzko agendaEsteka nabarmenakArgitalpenak eta telebista ( prentsa,  aldizkariak, dokumentalak...)Ekipamendu zientifikoak ( erakusketak, interpretazio-zentruak...)Liburutegi digitalak Irakasleentzako ikastaoren sarbidea (Garatu, ITEkoak...)Tresna berri hau, Hezkuntzako Sailburua den Isabel Celaáren aburuz, Gobernuak azken bolada honetan bultzatzen dituen ekintzetariko baten barruan kokatzen da, zientzietako ikasle graduatuen kopurua handitzeko asmoz. En castellano pulsando "Más información"

Palacorre: ikas unitateak blog batean / Palacorre: unidades didácticas en un blog

Imagen
Ez da Palacorre blogaz hizt egiten dudan lehenengo aldiz.  Aspalditik ezagutzen dut IES La Corredoriak IKT proiektu aurreratua -ren bidez egiten duen lan bikaina. Baina, noizean behin berriro hona ekartzea merezi du etengabe baliabide berriak gehitzen dituztelako eta, gure Eskola 2.0 proiektuari begira ere, beren ikas unitateen formatoa oso erabilgarria izan daitelako, DBHko 1. eta 2. mailarako baliabideak direla eta. Ez dugu ahaztu behar datorren ikasturtean gure 1.mailako ikasleak ordenagailu batekin  besopean etorriko zaizkigula, beraz,  aurten baliabide bildumatxo bat eskura izaten hastea oso komengarria izango da. 
Gure Palacorre-ren lagunei esker, adibide onak ditugu  Natur Zientzietan, Matematikan, Gizarte Zientzietan eta Ingelesean Ikas unitateek ikasleen lana bideratzeko "hoja de ruta" bat dute eta ikas-jarduerak jartzeko deskargatzen den koaderno bat.
Horretaz gain, WebQuestak, ikerketa-proposamenak,  baliabide digitaleen bilduma eta ikasleen ekoizpenekin borobiltz…

Irakasleen nazioarteko eguna / Dia mundial del docente

Imagen
Irakasleok gure nazioarteko eguna era badugu, hain zuzen ere gaur bertan, urriaren 5ean. 1994tik gora jezarrita dago eta UNESCOren orrian informazioa duzue. Aurten, hondamendi naturalek eta krisialdiak jota dauden herrietan,  irakaskuntzaren papera berreraikuntza soziala , ekonomikoa eta intelektualan ospatzen da. Argazki-erakusketa 

Los docentes tenemos también un día internacional, concretamente hoy mismo, 5 de octubre. Esta establecido desde 1994. Toda la información la tenéis en la página de la UNESCO. Este año se celebra el papel de la enseñanza  en la reconstrucción social, económica e intelectual de los países afectados por las crisis y los desastres naturales. Exposición fotográfica 

Astronomia paperez / Astronomía en papel

Imagen

Gauss proiektua / Proyecto Gauss

Imagen
Gauss proiektuak ITE institutua  du bere atzean eta  Antonio Pérez zuzendaria. Proietuak Geogebra progamaren adibideak eskeintzen ditu matematika interaktiboak lan egiteko Eskola 2.0n. Bai prestakuntza, bai materialak aurkitzen ditugu. 
Baliabideak -  "applets"ak - Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako sailkatuta daude, ikasgelaratzeko prest. Animazioekin lotuta, jardueren iradokizunak  ditugu ere bai.

Geogebra  matematikako irakasleen artean nahiko zabalduta dagoen programa bat da. Bere Web orrian  eskuratzen da dohan ordenagailuan instalatzeko. Webgunean era tutoriala, foroa eta materialak daude. Azken hauek, irakasleek eginda, wiki batean biltzen dira, guk ere gure aportazioak elkartrukatzeko modukoa.  Appletsak on line ere ikus ditzakegu "sopa de números"blogari esker.
Proyecto Gauss
En castellano pulsando " Más información"

Passion for knowledge: hitzaldiak / conferencias

Imagen
""Passion for knowledge" Ekimen zientifikora joan ezin ez dugunontzat Sareak berriro laguntzen gaitu.
" Amazing" zientzia-blogaren kolaboratzileei esker,  garatutako hitzaldiak entzuteko prest daude:

Passion for Knowledge (1)
Passion for Knowledge ( 2)
Passion for Knowledge ( 3)Passion for Knowledge ( 4)
Passion for Knowledge (día 5)
Para los que no hemos podido asistir a las  conferencias del evento "Passion for knowledge", la Red nos ayuda de nuevo a través del blog "Amazing" donde están recopiladas.