Zernola lehiaketa berriro gurekin

Hona hemen berriz Zernolako  IX. Olinpiadan partehartzeko deialdia. Dakizuenez, Elhuyar Fundazioak antolatzen ditu eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta dago,  irakasle baten ardurapean. Bere funtzionamendua hurrengoa da: 2010eko urritik 2011ko apirilera arte, hilero proba bat jarriko diete ikasleei Zernolaren Web orrian eta irtenbideratzeko lau aste izango dituzte parte-hartzaileek. Olinpiada osoan, guztira, bost proba osatu beharko dira. Ikasturte honetako progak :
  1.  Matematika. Izenburua: Burua dantzan! Planteamendua: Geometria-jokoa. Urriaren 18an. Saria: Skunkfunk-en oparia, eta Iru–eko Planetarium-era joateko sarrerak eta autobusa.  
  2.  Kimika eta zientzia-kazetaritza. Izenburua: Zorionak Marie! Planteamendua: Marie Curieri buruzko telebista-erreportajea. Azaroaren 22an. Saria: Berria-ren oparia, eta Zientziaren Kutxagune-ra joateko sarrerak eta autobusa. Bideo saritua Berria-ren webgunean egongo da ikusgai.
  3. IKTak eta ikerketa soziologikoa. Izenburua: Ikernet. Planteamendua: Zuen herrian Internet nola, nork eta zertarako erabiltzen duen ikertzea.  Urtarrilaren 24an. Saria: Kukuxumusu-ren oparia, eta Karpin Abentura-ra joateko sarrerak eta autobusa.
  4. Ingurumena. Izenburua: Ibaialde ZN. Planteamendua: Ibai batera hurbiltzea, eta haren azterketa egitea.  Otsailaren 28an. Saria: Gaztezulo aldizkaria, eta Donostiako Aquarium-era joateko sarrerak eta autobusa. 
  5. Bloga eta ilusio optikoak. Izenburua: Zu eta ni blogging. Planteamendua: Olinpiada osoan osatutako bloga baloratuko da. Apirilaren 4an. Saria: Elkar argitaletxearen liburu bana, eta Astitz-ko kobetara joateko sarrerak eta autobusa. 
Izena emateko gunea

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan