Hizkuntz gaitasuna , zeri buruz hitz egiten ari gara?

Azken bolada honetan Berritzegunean ikastaro bat prestatzen gabiltza. Ebaluazio diagnostikoaren emaitzak aztertu eta gero, gure Ikastetxeen hobekuntza plan gehienetan hizkuntz gaitasunak lehenengo postua duenez,  bakarra ez esateagatik, irailean ikastaro bat antolatzen ari gara. Nik batzuetan, eta ez dut inor mindu nahi,  hurrengo hausnarketa egiten dut:
  •  Derrigorrezko Hezkuntzako curriculumaren % 33, 33 (periodiko huts) hizkuntzarekin zerikusi handirik duten arloak dira (euskara, gaztelania, ingelesa...)
  • Arlo gehienetan, testu liburuetan proposatzen diren ea jarduera guztietan testuekin lan egiten da.
  • Pedagogi Berrikuntzako lerro nagusien artean betidanik hizkuntz-programek lehentasuna  izan dute, beraz, ikastetxeko proiektu eta prestakuntza ugarik ibilbide hau jarraitu dute:  hizkuntz normalkuntza, hizkuntz proiektua, hizkuntz trataera bateratua, ingelesako sarrera goiztiarra,  ikasle berrien hizkuntz indartzeko programa, eleaniztasuna...
  • Inoiz baino gaur egun izan dugu hainbeste haur eta gazte-literatura mota
  • Inoiz baino gaur egun izan dugu hainbeste liburutegi eta hain ondo antolaturik, batez ere eskoleetan
  • Inoiz baino gaur egun izan dugu hain aurreratuta dauden komunikazio-sistemak eta sare sozialak. gazteek erabiltzen dituzten gehienetan, gainera, idazten eta hitz egiten dute: blogak, txata, SMSak...
  • Urtero egiten den "Barómetro de hábitos de lectura" ikerketan beti saldo positiboa ateratzen da: "Los que más leen son los niños entre 10 y 13 años (91,2%) y los jóvenes entre 14 y 24 años (70,5%) " (2009ko txostena), " casi la mitad de los españoles lee en algún soporte digital " (2010)
  • .....
Beraz, ZER DEMONTRE GERTATZEN DA HIZKUNTZ GAITASUNAREKIN?

Nik, benetan, ez dut erantzunik eta, gainera, ez dut erori nahi betiko kontuetan, hala nola, " gazteek irakurtzen ez dutela", helduek ere gauza bera egiten dugula konprobatuta dudalako.  Edo entzutea , gorrotatzen dudan esaldi famatu hori "irakasle guztiok hizkuntz irakasleak garela", batzuek besteei Sistemaren erruak botatzen edo banatzen egongo bagina bezala.
Galdera zuzena , nire ustez, hau da: gure ikasleek zergatik ez dute irakurtzen, idazten, entzuten eta hitz egiten ikasgeletan?, Zergatik ez dituzte garatzen gaitasunaren dimentsioak? Beharbada klasean erabiltzen diren jarduera edo atazek bultzatzen ez dituztelako, edo eskolako gaiak modu aspergarri batean aukerten direlako , edo ikaslearen papera pasiboegia delako, edo paper guztiz idatziaz oinarritutako irakaskuntza erabiltzen dugulako, edo ikasleen ekoizpenak behar bezala baloratzen ez ditugulako...
Enfin! ez dut bukatu nahi Weborri bat gomendatu barik: LEER.ES. Arlo guztietako jardueren adibideak daude:
Honetaz gain:
Gehiago gure arloetan: Zientziaberri Wikia

Una reflexión sobre la competencia lingüística y una página: LEER.ES, con ejemplos de actividades para todas las áreas

Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan