Ikasten ikastea Aula Aldizkarian

Aula aldizkariaren azken aleak Ikasten ikasteko gaitasunari martxa ematen dio sei artikuloen bitartez. Irakurtzea gomendatzen dizuet. Hona hemen ideia nagusi batzuk:
  • Gaitasun hau multidisziplinarra denez, irakasleen arteko koordinazioa eta ikastetxe osoko lana eskatzen ditu
  • Gaitasun konplexua da, garatzeko ikas ekintzak oso planifikatuta egon behar dira
  • Ikaskuntzaren autoerregulazioarekin zerikusi handia du, baina hau ez da ematen irakaskuntza ere erregulatzailea ez bada
  • Artikulo batean gaitasun horretarako estrategia zehatzak definitzen dituen eredu bat aipatzen da: DIDEPRO ( De la Fuente eta Justicia, 2007)
  • Irakasleek ere ikasten ikasten dugu, baldintza batekin: talde lana egiten
  • Ikaskuntzaren motorra ebaluazioa da, ondorioz  ebaluatzen ikastea ere garrantzitsua da.
  • Ikasten ikasteko gaitasunak bere ebaluazio-irizpide eta indikatzaile propioak izan behar ditu. Estrategiarik onenak  egoera problematikoen ebazpenak dira. 


Competencia aprender a aprender

Comentarios

Entradas populares de este blog

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan