Ikasblogak 2010-I

Nire ibibilde berriari hasiera ematen diot atzo ospatu zen Ikasbloggak 2010 Jardunaldiako kronika batekin.
Barakaldoko Berritzegunekideen antolakuntza bikainagatik programa osoa oso ondo garatu zen. Lehendabiziz, mahai gainean Antonio J. Rodríguez, Barakaldoko Alkatea eta Cándido Hernández, gure Hezkuntza Berritatzeko Zuzendaria izan dugu Jardunaldiak aurkezten.

Jarraituan palestrara atera zen Boris Mir- La mirada pedagógica. , DBHko irakaslea da eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomako Hezkuntza Zientzitetako Institutuan formadorea, azaltzeko nola hasi digitaltasuna ikasgeletan, biziraupen digitalaren Kit-a.

Irakaslearen lana panpina errusiarrarekin konparatuz hasi zen,  bere gainean dauden beste eremuek  lana baldintzatzen dituzte: Hekuntzako joerak munduan, aldaketaren kudeaketa, ikastetxea eta ikasgela bera.


1) Beste Herrietan gelaren digitalizazio-prozesua hasita dagoenez, esperientzien iturri ona dugu jakiteko zer atera den ondo eta ez hain ondo. Zentzu honetan ondorio batzuk atera daitezke:
  • Politika publikoen eragina aldatu: orain guztiz  gainduta dago ikuspuntu teknologikoa eta pedagogikora pasatu da.
  • Estrategiaren aldaketa inplementazioan. Eredu zentralitatuta bertan behera utzi da eta Autonomietan, bere zehaztazunei begira,  mugatu da.
  • Berrikuntzaren kudeaketaren aldaketa: Zertarako balio dute ordenagailuek, ikasgelako estrategiak ez badira aldatzen? Behar beharrezkoa da aldaketa sektorialetatik sistemikoetara pasatzea, aldaketa teknologikoak eskolako antolakuntzaren aldaketa bultzatu behar du, ordenagailu ugari izateak aldi berean  kudeaketa aldatzen duelako, beraz, eskola-kultura zergatik ez? puzzlearen piezak mugitzen dira : prestakuntza, argitaletxeen edukiak...
  • Moldatze-prozesuaren aldaketa: ikasleak bere ordenagailaurekin zer egiten duen garrantzitsuena da, erabilerak kalitatea eta kopurua baldintzatzen ditu. Batzuetan ez da beharrezkoa azken burunaldiko tresna digitalak izatea, oso ikas-jarduera onak egin ditzakegu teknologia pixka bat zaharrarekin.
  • Prestakuntza ereduen aldaketa: orain prestakuntza araututatik irakaskuntza testuinguratutara pasatu da. Prestakuntzarik onena elkarren artean egiten da, profesionalen artean. Horregatik ikastetxeko tokiak eta denbora izateak garrantzi handia du, Sare birtualak ahaztu barik.

2) Aldaketaren kudeaketa. Zeintzuk dira gure euste-puntuak aldaketa iraunkorra izateko? Aditu baten aholkuak ( Michael Fullan) hurrengoak dira: 
  • Aldaketaren indarrak. Pertsona bakar batek ez du eragin iraunkorra egiten ikastetxe batean. Aldaketaren eragileak ikastetxe osoan banaturik egon behar dira.  Bere kabuz joateak ez du zentzurik.
  • Testuinguruaren aldaketa. Testuingurua aldatzen ez bada, ez diogu aukerarik ematen aldaketari. Testu liburuak edo ohiko arbela erabiltzen jarraitzen badugu, joera beti gurearekin jarraitzea izango da. Ezer ez badugu aldatzen, gaitasunak nola garatuko ditugu?
  • Koherentzia orokorra. Ordenagailuak besterik ez baditugu  eta edukin digitalak falta bazaizkigu...akabo. Era berean, antolakuntza eta kudeaketa onak beharrezkoak dira. Ingurune koherentearen bila mugitu behar dugu. Poltsikoko telefonoak adibide onak dira, hasiera batean, beldurrra dela eta, joera zen erabilera  debekatzea . Orain desberdina da. Noski, aspektu molestagarriak arautu behar dira , baina bai beren ildo teknologiko-pedagogikoak aprobetxatu behar ditugu.
  • Hezkuntz balore sakonak. Aldaketa hau, zergatik egiten dugu?, benetan hezitzailea da? Aldaketa ikasgelarako hobekuntza dela ikusten ez badugu, ez dugu benetan hartuko.

3) Ikastetxea. Azken bolada honetan ikastetxeetan entzuten da: ze sorte laugarren mailan egotea! ez zait 2.0ko errollo hori tokatzen! Ideia okerra da, azkenean guztiok egongo gara inplikatuta.
Katalunyako esperientziatik ondorengoa aipagarria da:
  • Hobe da ikastetxeetan aldaketaren motorra sortzea, irakasle talde bat, esperientziaduna, IKTren mundua trebatuagoak, baina, mesedez, ez zuzendaritza, ez orientatzailea, ez IKTroak.
  • Jezartzeko erritmo propioa izatea. Ez egin korrika. Ikasleak ez dira tontoak, berehala konturatzen dira nor den irakasle digitala eta nor ez.
  • Ekintza zehatzak, epeak eta ardurak zerrandatuta. Ikastetxeetan eztabaidatzen besterik ez dugu egiten: orain ordenagailuekin ikasleek ez dutela irakurtzen, Interneteko edukin baztzuk arriskutsuak direla...honela  inora heltzen gara. Onena da zer nolako ekintzak egingo ditugun zerrendatu, epeak jarri eta arduradun bat izendatzea da. Lehenengo hiruhilabetean konexioa ondo jarri, bigarrenean testu prozezatzailea erabiltzea ....akordioak.
  • Kanpoko eta barruko laguntzak aurkitzea. Bakardadean ezin da lan egiten, ikastetxeko irakasleen artean, ikastetxeen artean Giza-Sareetan...
  • Adminiztrazioa baino lehen ikasleak eta familiak daude. Praktika digital batzuk ez dira gomendagarriak, esate baterako, paperez egindako antzeko testu liburu digitalekin hastea, baina hobe da hauek erabiltzea ezer ez egitea baino. Momentuz ikasn mahaietan dena sartzen da, ordenagailua, koadernoa, boligrafoa edo kalkulagailua.

4) Nire gela.ez da posible aldaketa mail honetan aurrekoetan ez badago. Puntu hau Borisen blogean oso garatuta dagoenez, hemen bakarrik puntu nagusiak aipatzen ditut:
  •  Analogikoa baloratu. Praktika ona bada, aurrera jarraitu
  • Ez egin uko digitaltasunari. Ezin duzu esan ez dakizula, profesionala zarelako. Hasi menperatzen dituzunarekin eta egunero ikasi zerbait. Zure kideak aprobetxatu eta tutore bat izan 
  • Ez ahaztu zeintzuk diren ikas-helburuak, ez dira blogak, wikiak...egitea, zentratu curriculumean eta zoaz apurka apurka ataza digitalak txertatzen, helburuak garatzeko aproposak
  • Zure bizitza pertsonalean erabiltzen dituzun baliabide digitalekin hasi. Argazkiekin monstruo bat zara? aurrera!, e-maila ondo erabiltzen duzu? emaiozu!, baliabide digital ona batzuk ezagutzen dituzu? erabili!...ziurtasuna inportatea da, autoestima igotzen du eta bidea erreztatzen du.
  • Aztertu zure praktika onak eta atera beren etekin digitala. Ortografia inportantea da zuretzat? testu prozezatzaileak dira zure lagunak, lan kooperatiboa egiten duzu? sortu tresna kolaboratibo bat, laborategian ematen duzu denbora?, grabaitzazu praktikak... bi urtetan mutazio digitala lortuko duzu.

5) Epilogoa. Aldaketaren eragilea zara? hemen aholku onak dituzu. 
  • Lasaitasuna trasmititzea. Ziurgabetasun momentu biziztan ari gara.
  • Hausnartu, irakurri, informa zaitez. Zaiena da jakitea ea zeozer aldatzen dabillen hezkuntzan, ea ondo egiten ari garen.
  • Konpromisua hartu. Posizioa bilatu, zu adibide ona zara, ez kontatu, baizik eta gauzatu, progatu  zure ikasleekin zure ikasgelan,  eta gero Klaustroari kontatu.
  • Berrist, baina aldaketa praktikoekin. Ikas praktikak iraukorrak izan behar dira, bestela etengabeko esfortsua sortzen badute, laster aparte utziko dira.
  • Komunikatu.  Ikastetxe bakoitza mundu bat da eta bere testuinguru digitala sortu behar du. Batez ere oso garrantzitsua da familiarekiko komunikazioa eta, nola ez, proiektuan ez dagoen kidearena.



Comentarios

Entradas populares de este blog

Arazo-egoeren adibideak, nondik atera ?

Las pruebas de la educación: mis apuntes

Arazo-Egoerak zientzia eta matematika arloetan